gure esku-hartzea

GURE ESKU-HARTZEAREN filosofia

EMAIZE Sexologiaren diziplinatik abiatuta, sexuen (gizon eta emakumeen) ezagutza eta zaintza bultzatu asmoz sortu zen, betiere gorputz, desio, emozio, erlazio, sentimendu, gozamen eta abarren aniztasuna aintzat hartuta, eta hezkuntza, aholkularitza, prestakuntza, terapia, ikerkuntza eta esku-hartze komunitarioaren bitartez.

emaize02

Sexualitatea bizitzaren alderdi guztietan jorratu nahi dugu Sexologiaren ikuspuntutik, bai eta sexualitatea ikusaraztea, gizon eta emakumeei –beren aniztasuna oinarri– bizitza asegarria izan dezaten laguntzeko.

EMAIZEren oinarrian sexualitatearen ikuspegi integratzaile eta positiboa dago, gizon eta emakumeen adierazteko moduen anitz eta ugariak kontuan hartzen duena.

Hori guztia aurrera eramateko, lantalde profesional diziplinartekoa, kualifikatua, Sexologia alorreko prestakuntzaduna, eta eskarmentu handikoa dugu; gure lanaren ezaugarri dira enpatia, konfidentzialtasuna eta tratu hurbila.

Gure talde terapeutikoa mistoa denez, EMAIZEren beharra dutenek eskura dute profesional gizonezko edo emakumea hautatzea, eroso senti daitezen.

Gure zerbitzuak arlo intimoetatik (pertsona, bikotea…) gizarteko publikoenetara (komunikabideak, erakundeak, eskola….) zuzentzen dira.

Aholku ematen diegu sexu-hezkuntzan alorrean prestakuntza nahi duten erakunde publiko eta pribatuei.
Ikastaro, hitzaldi, tailer, formazio programak eta aipatu ditugun arloetan.

EMAIZE Sexologia Zentroak bere gain hartzen du ezagutza sexologikoak sortu, garatu eta zabaltzearen aldeko konpromisoa, eta ikerkuntzan aritu, argitalpenak sortu, eta Sexologiaren alorrean prestakuntza eskaintzeko instituzio izaera dauka.

IZENA

EMAIZE hego haizeari ematen zaion izen bat da

Emaize 3.0

Iradokizunak: