aisialdia

Aisialdiko denbora eta espazioa ez dira, berez, inoren erakunde hezitzaileren ardurapekoak; aldiz, aukera itzelak eskaintzen ditu aisialdiak atsedenerako, olgetarako eta norberaren garapenerako.

Atseden hartzea ez da soilik nekeari kontrajarritako behar fisiologiko hutsa. Atseden hartzen eta erlaxatzen jakitea artea da; hura ikasteak hainbat gaitasun garatzeko berme da, esaterako: sentiberatasuna, norberaren ezagutza, plazera, eta baita objektibotasuna ere.

Haur, nerabe eta gazteei eskainitako aisialdiaren kalitatearen araberakoa izango dira aurrerantzean osatuko dituzten giza-harremanen kalitatea eta baita egoera jakin batera moldatzeko, baita inguru sozial eta kulturalak garatu eta aldatzeko gaitasuna ere, zeina sexualitatearen bizipen aberasgarria ahalbidetzen duten aniztasuna eta desberdina estimatzekoaren iturri den.

Hartara, eskola, familia eta aisialdia modu osagarri eta bateragarrian uztartu behar dira, haur eta gazteek sexu-heziketaren eredu koherente eta adostua jaso ahal dezaten.

EMAIZEk prestkuntza eskaintzen die arlo honetan elkarte, aisialdiko eskola, bitartekari soziokultural eta beste sozializazio-eragile batzuei.


Emaize 3.0

Iradokizunak: