aniztasun funtzionala

Pertsonen garapen integralak gizakia izaki sexudun gisa onartzea eskatzen du, betiere sexualitatea giza garapenaren osagai gisa ulertuta, gizakiak berezko duena.

Alabaina, bada aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatea baztertu edo saihesteko joera nagusi bat, pentsatzen baitugu pertsona horiek sexu-behar ez –desiorik ez dutela, edo ez direla beren grinak kontrolpean izateko gauza.

Pertsona horien sexualitateari buruzko jarrerak kutsatzen dituzten topiko horiek guztiak familia eta beren inguruko profesionalei zalantza eta kezkak pisten dizkieten aurreiritziak dira. Horren eraginez, muzin egiten zaio beren sexualitateari; nahiko ohikoa da beren sexu-beharrak isilarazteko joera, eta horren haritik, baita beren sexu-heziketa baztertzekoa ere, zerbait soberako, konplikatu edo arriskutsu dela iritzita.

Horrek guztiak oztopatu egiten die hazteko eta beren identitatea eta autonomia eraikitzeko prozesua eta, aldi berean, indartu egiten du aniztasun funtzionala duten pertsonen erotikaren berezitasunak, alegia: sexu-sozializazio kaskarra, eta norberaren unibertso intimo eskasa. Traba horiek areagotu egiten dira, gainera, emakumeen kasuan.

Aniztasun funtzionala duten pertsonen garapen eta ongizate betearen alde aurrerapausoak egin beharraren garrantziaz jabeturik, beren sexualitatea aintzat hartzea sustatzen dugu.

Emaize 3.0

Iradokizunak: