bikotea

Bikotea harreman garrantzitsuenetakoa bihurtu da antolaketa-modu eta elkarbizitza gisa, bai eta konplexuenetakoa, berezko dinamikaduna. Harreman mota bizi, aktibo eta aldaketa sozialen aurrean irekia da, denboran irauteko bokazioduna, konpromisoan oinarritua, betiere oinarri-oinarrizko behar batzuk ase asmoz.

Baina zoriona bat-batean eskuratu beharrekoa bailitzan bizi dugun garai hauetan, ase beharreko hainbeste gurarirekin batera bikote harremana aurrera eramatea ez da, sarritan, batere gauza erraza.

Bikotekide bakoitzaren interes berezkoak, lan egoeraren edo ekonomikoaren presioa, estresa, komunikazio eza, etxeko lanen banaketa, haurren zaintza eta bizitzaren beste betebehar askok bat ez etortzera eramaten ditu askotan bikotekideak, bat ez egitera, krisialdira.

Hona eztabaidagai nagusienetako bat: gaurko gizartean bikotearen bizitza antolatuak berekin dakarren zeregin-zerrenda amaigabea nola banatu bikotekideen artean, berdintasun-irizpide berrien arabera.

Konpartitzearen eremua oso da zabala, nola edo hala, gutxieneko arauak ezartzea eskatzen duena. Bikote-bizitza planek elkarrekiko konpromiso edo kontratua dute oinarrian, nola deituko zaion inporta gabe.

EMAIZEk topagune bat eskaintzen die bikoteei, kide bakoitzak bere behar, gurari eta desioak giro intimo eta profesional baten testuinguruan azal ditzan, eta kidearenak entzun, aholkularitzaren alorrean edo terapia gisa, betiere ongizatea eta kalitate oneko harremana lortzera bideratutako aldaketak sustatu asmoz.

Emaize 3.0

Iradokizunak: