desioren orientazioa

Sexu-desioaren orientazioa ere funtsezko beste alderdi bat da, gure bizi osoan garatuko dena. Gure kultur ereduak inposatzen duen heterosexualitatearekiko joerak desorekak edo oztopoak sor diezaieke besteko orientaziodun pertsonei (homosexual, lesbiana, bisexual…); pertsona horientzat beren izaeratik beretik ingurunera irekitzea zaila gerta dakieke.

EMAIZEn sexu-desioaren orientazioa eraikitzeko prozesuan aholku eman, eta –etengabeko dialogo baten bidez– norberari orientazioaren bizipen koherente eta egokia ahalbidetuko dizkion baliabide eta estrategiak bilatu eta erabiltzen laguntzen dugu, hori baita ongizate pertsonala eta ingurunean ulertua izateko bidea.

Emaize 3.0

Iradokizunak: