emakumea

Hamarkada batzuetatik hona, aldaketa izugarriak ari dira gertatzen emakumeen kokapen sozialaren eta azaltzeko moduaren alorretan, eta esparru guztietan gainera, nola sozialean, hala intimo eta barnekoetan ere. Horren guztiaren ondorioz, emakume izateko eredu berriak sortu dira.
Besteak beste, emakumeak beren izaera sexualari buruz hausnartzen hasi da, eta desio eta grina erotikoak esplizituki adierazten.

Emakumeen ahalduntzea hori esparru publikoaren hainbat alorretan (hezkuntzan, profesionalean, sozialean, lanekoan…) berdintasuna erdiesteko akuilu izan da. Sarritan, ahalduntze prozesuak are ardura eta eskakizun gehiagoren presioa dakarkie emakumeei, eta horrek zuzen-zuzen eragin diezaioke beren barnekoaren eta sexualitatearen bizierari, arazoak sortzeraino.

Gaur egun emakumeak berak eskatzen du zenbait oztopori aurre egiteko laguntza, esaterako: orgasmora iristeko, sexu-desio eza gainditzeko, koito bidezko harremanez gozatzeko, menpekotasun afektiboak kudeatzeko, sentimendu, emozio, desio eta afektuak komunikatu eta adierazteko modu berriak ikasteko.

Emakumeei beren sexualitatea eta emakume izaera modu asegarrian bizitzen, eta berdintasunean osatutako harreman atseginagoak eskuratzen laguntzera bideratzen dugu gure esku hartzea.

Emaize 3.0

Iradokizunak: