erakundeak

Sarritan egin dugu lan erakundeekin batera, diruz lagundu dituzten proiektu, programa, ikerlan eta kanpainetan, ba eta dibulgazio-materialak zuzentzeko lanetan ere.

Alor honetan, gure helburua herritarrei zuzenduriko plan eta programak antolatzen dituzten erakundeen artean sexualitatea zientzia sexologiakoak bermatzen duen seriotasunaren ikuspegitik ikusaraztea da. Hori dela eta, oso garrantzitsua iruditzen zaigu erakundeen plan eta programen osaeran parte hartzea, gure ikuspegi eta aholku profesionala eskainiz.

Esaterako, honako hauetan hartu izan dugu parte:

  • 1997: Euskal Autonomia Erkidegoaren Gazte Planean
  • 1998: Gasteizko Udalarekin, Emakumeen aldeko Ekintza Positiborako planean.
  • 1999: Emakunderekin, Aukera berdintasunerako Eusko Jaurlaritzaren Planean.
  • 2001: Gazteriaren Foru Erakundearekin, Arabako gazteen sexualitateari arreta egiteko planean.
  • 2003: Gasteizko Udalaren gazteria planaren baitako osasun arloan.
  • 2006-2008: Gasteizko Udalarekin, Udalaren Gazte Planaren Jarraipen batzordean.
  • 2007: Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearekin, Transexualen beharrizan terapeutikoak aztertzeko lantaldean.
  • 2010: Gazteriaren Euskal Legearen eta III. Gazte Planean, Osasun eta Hezkuntza Mahaietan.

Alor terapeutikoan, urteak dira honako erakundeei laguntzen diegula: Eusko jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Arabako IRSE (Instituto de Reinserción Social), Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, eta Gasteizko Udala.

Emaize 3.0

Iradokizunak: