eritasun kronikoak

Gaixotasunek aztoratu egiten dute pertsonen bizitza, bizitzaren alor guztietan gainera, baita sexuarenean ere.

Sortzen duen estresak pertsona gertuengandik isolatzeko joera edo sexuarekiko gogo eza eragin dezake. Batzuetan gaitzaren grapenak berezko dituen sintomak oztopatzen dute gaixoaren sexu-bizitza, beste batzuetan botikek eragotzi egin dezakete sexu-erantzuna edo –desioa. Gaitz edo tratamendu jakin batzuek indarra, energia urritzean, sexu-harremanetarako gogoa ere ken dezakete. Gaitz kronikoek aldatu egin dezakete norberaren gorputzarekiko sentitzeko modua, itxura fisikoa aldatzearen ondorioz, bere burua itsusiago antzemanaraztea.

Sexualitate aberats batek norberaren ongizatea elikatzen du, bai eta intimitatea gozatzen lagundu ere. Pazientziak, planifikazioak eta profesionalen laguntzak oztopo ugari gainditzen eta sexu-bizitza asegarria izaten laguntzen du.

EMAIZEK eritasun kronikoen inguruko hainbat elkarterekin egin izan dugu lan:

  • (ADELES) Lupusak jotako gaixoen Arabako elkartea
  • (ASAFES) Eri mentalen eta senideen Arabako Elkartea
  • (ASPACE) Elbarritasun Zerebralaren eta Antzeko Gaitzen Arabako Elkartea
  • (ASAFIMA) Arabako Fibromialgia Elkartea
  • (AFAN) Goi Nerbioiko Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Elkartea
  • (AVASPABI) Asociación Alavesa de Personas Afectadas de Trastorno Bipolar

Emaize 3.0

Iradokizunak: