eskola

Eragile hezitzaile garrantzitsuenen artean, eskola da bigarrena. Haur eta gazteek bizitzaren denbora-tarte ederra ematen dute eskolan. Eskolari berebiziko papera aitortzen diogu sozializazioari eta bizitzarako prestatzeari dagokienean.

Sexu-heziketak mutiko eta neskek beren burua ezagutu eta onartzen, eta beren erotika zoriontsu izateko moduan adierazten ikas dezatela planteatzen du. Pertsona arduratsu eta zoriontsuagoak hezten lagundu nahi du, beren gorputzaren eta gustu eta desioen kontzienteago izango diren pertsonak, beharrezko babes eta zaintzak hartu, eta nahigabeko ondorioak saihesteko gauza izango direnak.

Kontuan hartzekoa da eskolan sexu-heziketa formalik ez bada, neska eta mutikoek beste molde informalagoen eskuetan geratuko direla, eta horietan ez da informazioa erraz kontrolatzen; oro har haurrak nahasmendura eraman ditzaketen nozio kontraesankorrak transmititzen dituzte.

LOGSE indarrean sartzearekin bat, eskolak sexu-heziketaren alorrean familiekin batera dagokion ardura hartu zuen bere gain, planteamendu mailaz mailako eta zeharkako batekin hartu ere.

Planteamendu mailaz mailakoa, ulertzen duelako sexu-heziketa hezkuntza-etapa guztietan landu beharrekoa dela: haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, eta Bigarren Hezkuntzan. Eta zeharkakoa, ulertzen duelako ez dgokiola arduradun bakar bati, baizik eta sexu-heziketak hezkuntza-curriculum osoa zipriztindu behar duela eta, hartara, irakasle guztiak arduratu behar direla.

Zeharkakotasuna eta mailaz mailako izaera ikuspuntu interesgarriak dira, baina asko geratzen zaigu oraindik horietaraino heltzeko. Bien bitartean, ikastetxeek irakasleei gutxieneko prestakuntza ematea planteatzen dute; bitarteko beste formula batzuek sexologiaren profesionalei ikasgeletan esku hartzeko aukera ematen digute… Edonola ere, garrantzitsuena pixkanaka sexu-heziketarekin konprometitzen joatea da, horren helburuak beti jomugan izanik, normalizazio bidean jarriko duten esku hartzeak lagun.

Emaize 3.0

Iradokizunak: