gizona

Emakumeen identitatean ez bezala, gizonezkoengan ez da halako aldaketarik izan. Horren ondorioz, gizonezko askok beren harremanei enbarazu egingo dien zerbait bailitzan bizi dute bere gizontasuna. Askok gizon sentitu eta bizitzeko modua aldatu beharra sumatzen dute.

Gizon eredu berriak ari dira sortzen, nahiz eta zerikusi handiagoa duten kontsumo-gizartearekin identitate maskulinoaren eraikuntzan benetako aldaketarekin baino. Horrek guztiak erakusten digu maskulinitatea krisialdian dela. Gaur egun sarritan nahasten dira maskulinoa eta matxista, eta gizonezko asko ere nahastuta dabil denaren eta izan behar edo nahi duenaren artean.

Gizonezkoen erotikaren genitalizazio neurriz gainezkoak gizonezko asko potentzia genitala, erekzio-gaitasuna, galtzearekin batera iparra galduta ibiltzea eragin du; izan ere, horrekin erreferentzia-puntu erotikoa galtzen dute, bita sexu-identitatea bera ere. Modu berean, sentimendu, behar eta afektuak komunikatu eta adierazteko moldeak ikastea funtsezko zerbait zaie sexualitatea modu asegarrian bizi ahal izateko.

Emaize 3.0

Iradokizunak: