gorputza

Gure gorputzetan antolatzen da giza-sexualitatea, hortxe garatzen da indar biziz… Gorputza da gizakiok funtsean sentsual bihurtzen gaituena.

Izaki sexudunak garen aldetik, gizakiok gizonezko edo emakumezko ezaugarriez hornitzen dugu gure gorputza eta barruko garun-prozesuak, eta zentzua ematen dugu besteekin inguru kultural jakin batean sortzen ditugun harremanen bidez. Hartara, nor bere gorputz-irudia osatzen hasiko da, hiru elementu hauek uztartzeko moduaren arabera: nola sentitzen duen fisikoki bere burua, nola hautematen duen bere burua, eta besteek nola hautematen duten uzten duen. Pertsona batzuk oso gustura daude beren gorputzekin, beste batzuk ez. Bizipen hori funtsezkoa izango da norberaren sexu-identitatea osatzeko prozesuan.

Pertsona orok bizi-proiektua bat dauka, nork berea, soilik gorputzaren bidez gauzatu ahal izango duena; gorputzaren alderdi sentsitibo, biologiko eta psikikoak pizten dizkigu desioak, eta laguntzen digu horiek bideratzen. Gorputza da norberaren sexu-esperientziak jokatuko diren agertoki garrantzitsuena.

Emaize 3.0

Iradokizunak: