haurrak, gazteak, helduak, adinekoak

Beti, jaiotzetik beretik hiltzeko uneraino, den-denok sexuazio prozesuan gaude, eta nahitaez emaitza posible bietako batera (emakume edo gizonezko) joko dugu. Logikoa den bezala, mutil edo neska bakoitzak bere modu berezkoa izango du, gizon do emakume sentitzeko.

Haur, nerabe, gazte, heldu eta adinekoak, guzti-guztiak, pertsona sexuatuk dira, sexu-interesak dituzte, eta beren sexualitatea adierazten dute holako edo halako jarreren bidez. Baina egia da halaber sexualitatea aldatu egiten dela adinarekin, bizitzaren aldi bakoitzak arreta egokitua eskatzen duten ezaugarri bereziak ditu. Horregatik, sexuaren onuren ikuspegi positibo, aberasgarri eta arduratsuak bizitzaren aldi bakoitzean sexualitatearen onenaz gozatzeko aukera ematen du, bai eta ondorio negatiboak ekiditeko ere.

Sexualitatea bizitzaren aldi bakoitzean zaindu eta praktikatzeak lagundu egiten dio pertsonaren garapen orekatuari.

Emaize 3.0

Iradokizunak: