migrazioa

Etorkinen sexualitatearen alorrean, pertsonei beraiei laguntzeaz gain, prestakuntza ematen beraiekin lanean dihardutenei, sexualitatea ere integrazioan laguntzeko beste elementu bat delakoan.

Oso kontuan hartzekoa da etorkinen sexualitateari arreta egiteak eskaintzen duen ñabarduren aberastasuna. Jatorri aniztasunak kultura bakoitzak sexualitatearen eta, batez ere, gizon eta emakumeei esleitutako paperen inguruan sortzen dituen baimen eta debeku berezkoak erakusten digu…. horrek aberastu egiten du munduari eta sexualitateari buruz dugun ikuspegia.

Herrialde berri batera iristea eta hango bizimodura egokitzeak aldaketa asko eskatzen ditu, sarritan, baita oztopo ugari gainditu beharra ere. Norberaren sexualitatea zaintzeak asko laguntzen du berdintasunean osatutako harremanak eraikitzen, autoestimua hobetzen, emozioak hobeto adierazten, laguntza eman eta jasotzen, ideiak, informazioa eta baliabideak trukatzen… Hitz gutxitan esanda, ahalduntze prozesuak eskatzen dituen nahitaezko gaitasunak garatzeko laguntza.

Emaize 3.0

Iradokizunak: