sexu-identitatea

Jaiotzen garen unetik beretik hiltzeraino, beti eta etengabe, sexuatze prozesuan gabiltza, bide horri ezin utzita. Ondorioz, emaitza posibleetako batera joko dugu: gizonezko edo emakume. gauza sinplea dirudi, baina errealitatea askoz ere konplexuagoa da, zeren eta… zerk baldintzatzen du norberaren sexua?, kromosoma jakin batek?, barne-genitalen funtzionalitateak?, kanpo-genitalen itxurak?, janzteko moduak edo joerak?

Sexu-identitatea bizi osoan zehar garatuko den eraikitze prozesua da, hainbat alderditan egituratuta.Norberaren sexualitatearen bizipenaren emaitza da, gizon edo emakume sentitzearena, alegia.

Pertsona jakin batzuentzat bide hori bereziki zaila da, konplexua; esaterako tansexualentzat, edo beste era bateko intersexualitate egoera batean egon daitezkeen pertsonentzat. Eta, nahiz eta egoera horik guztiek ez duten laguntza terapeutikorik eskatzen, sarritan bai laguntza, orientazioa.

EMAIZEn aholku eman eta lagundu egiten dugu prozesu horretan, dela familiei, dela hainbat arlotako profesionalei. Pertsonei beraiei ere.

Gorputzaren biziera asegarri eta positiboa da gorputz-identitatearen oinarria. Genitalen tamaina edo itxurari buruzko kasu konplexu askotan, gorputz-aldaerek oztopatu egiten dute gorputz-integrazio egokia.

Arazoa sexologikoki tratatzeak auto-irudi egokia lortzen laguntzen du, sexualitatearen bizipen asegarria lortzeko bidean.

Emaize 3.0

Iradokizunak: