sexu-osasuna

Gomendioak sexu-osasuna zaintzeko…

Aztertu ezazu zure sexu-asetasun eredua. Zenbat eta hobeto ezagutu zure gorputza, genitalak, sexu-erantzunaren ñabardurak, etab., orduan eta ahalmen handiago izango duzu modu zabalagoan gozatzeko.

Gogora ezazu ezjakintasuna, sasi-usteak, mitoak eta sexu-informazio eskasa sexu arazo askoren iturri izan daitezkeela.

Ez ezazu epaitu zure sexu-gaitasuna. Errendimenduarekiko kezkak indargabetu egin ditzakete sexu-erantzunaren inguruko prozesuak. Utz itzazu bere kasa era naturalean gertatzen diren gorabehera fisiologikoak.

Izan itzazu higiene ohitura egokiak. Gorputza zaintzea (besteak beste kirola egitea, moderazioz eta erregulartasunez) izango duzu aurkezpen-txartela

Izan itzazu bizi-ohitura osasuntsuak. Drogen kontsumoak sexu-erantzunari eragiten diote.

Bikote-bizitzan ez da erraza sexu-kontuak eta kontu afektiboak elkarren artean bereiztea; nekez gozatuko dituzu sexu-harremanak, eguneroko gorabeheretan ez baduzue harreman onik.

Emaiozu sexuari behar duen denbora; sexuak denbora eta sosegua eskatzen ditu.

Saia zaitez nahi duzuna eskatzen, eta ikasi mugak ipintzen.

Saia zaitez gorputza aktibo eta andua izaten: gomendagarria da norberaren gorputza ukitzea, genitalak barne, ematen dizkigun sentsazioak errekonozitzea.

Masturbazioak nork bere gorputza ezagutzeko bidea da.

Zaindu itzazu atseden erritmoak.

Saia zaitez estresa eta neurriz gineko lana saihesten. Gaixo baldin bazaude, garrantzitsua da medikuen kontrolak jarraitzea; sexualitateaz gozatzeko egoera hobean izango zara.

Ez ezazu zure burua epaitu sexu-harreman baten ondoren.

Gomendioak bikotearen sexu-osasuna zaintzeko

Zaindu ezazue bikote-harremana, jarrera txeratsu, konplize eta prestua baten bitartez. Bikote-bizitzan ez da erraza sexu-kontuak eta kontu afektiboak elkarren artean bereiztea; nekez gozatuko dituzu sexu-harremanak, eguneroko gorabeheretan ez baduzue harreman onik.

Heldu eta konpon itzazue zuen arteko gatazka eta desadostasunak: usteltzen utziz gero, arazo larrien iturri bihurtu daitezke, baita sexuaren alorrean ere.

Har itzazue gaixotasunen transmisioa eta nahigabeko haurdunaldiak ekiditeko prebentziozko neurriak.

Sexu bidezko gaixotasunak eragin dezakeen edozein infekzio faktorerekin harremanetan egon izanez gero, har itzazue beharrezko neurriak.

Emaiozue elkarri (bikotekideari) sorpresa atseginik, sarri eman ere.

Ez egiozue eskatu –ez zure buruari, ezta bikotekideari ere– sexu-betebehar absoluturik (esaterako: beti-beti orgasmora iritsi beharra, edo sexu-praktika irreal edo gehiegizkotan aritu beharra). Onar ezazue beti prest egon beharrari bikotekideak eman dezakeen ezetza.

Konta egiezue elkarri zuen desioak; azaldutako zerbait bestearentzako desatsegina bada, ez izan, hala ere, azaltzeko beldurrik.

Sexu-harremanetan has zaitezte poliki eta lasai: ferekak, muxuak eta konplizitatezko jolas mota oro garrantzitsuak dira oso, biok eta elkarrekin sexuaz gozatzeko.

Kezka oro ahaztuta, saia zaitezte orainaldian murgiltzen, eta utzi zuen gorputzei beren kasa, aske, sor dezatela euren beren arteko harremana.

Ez zaitezte bikotekideaz ahaztu, lagun egiozue sexu-harremanak irun bitartean. Gozatzeko eta konpartitzeko prestutasunak antzeko jarrera sortzen du besteagan.

Koitoak ez du zertan sexu-harremanaren nahitaezko azken helburu izan, harremanaren edozein unetan praktikatu daiteke, ez derrigorrez amaieran. Koitotik aparteko sexua oso kitzikagarria izan daiteke.

Zain itzazue aurreiritziak. Gehiago gozatzen da norberaren mugak esploratzen utziz gero.

Saia zaitezte bikote egonkorretan sexu-harremanen arerio handia den errutinaren atzamarretan ez erortzen. Egon zaitezte harritzeko prest, baita zuen bikotekidea harritzeko ere.

Sexu-arazorik sortzen bazaizue, izan ezazue argi bion arazoak direla, eta nola do hala biongan eragiten dutela.

Sexu-arazorik izatera, ez ezazue ez zuen burua, ez bikotea errudun bihurtu. Jarrera positiboa izatea irtenbidearen erdia da. Elkarri zer edo zer aurpegiratzen ibili baino, hobe duzue profesionalen laguntza bilatzea.

Emaize 3.0

Iradokizunak: