sexuen arteko hareman onak

EMAIZEn urteak daramatzagu adin guztietako pertsonei zuzenduriko sexualitate-programak garatzen; orain bost urte abiarazi genuen gazteengan indarkeriari aurre hartzeko programa. Epe horren ostean, jarrera “harreman onen” aldera bideratzeko asmodun ikuspegiarekin lan egiteko beharra ikusten dugu.

Pertsona gaztea funtsezko unea ari da bizitzen bere burua ulertzeko eta bere eginkizunez eta horien ondorioen ardura hartzen ikasteko, erabakiak hartzeko garaian daude. Zer sentitzen duten, zer gustatzen zaien eta zer ez, zer sentitzen duten, zer egin, nolako harremanak jorratu, nola komunikatu besteekin…, horiek eta beste jakiteak lagundu egingo die prozesu horretan.

Urte hauetan hausnarketa sakona egin dugu indarkeriaren fenomenoaren gainean, sexualitatearekin duen harremanaren, eta gizon eta emakumeek horretan guztian jokatzen dugun paperaren gainean, jakinda irtenbidea gure esku dagoela. Programak urratsak eman ditu, garatu egin da, betiere ikasleei beren sexualitatea errespetuzko harremanetan (bikote-harremanak, etxekoak, lagun artekoak) oinarrituta osatzeko giltzarriak emanez.

Sexu-heziketa benetako, baten alde egin dugun apustuak gure jarduera etengabe hobetzen saiatzera garamatza; izan ere, ekitatearen, aniztasunaren eta errespetuaren baloreen gainean eraikitako gizartea osatuko bada aurrerantzean, balore horietan berberetan hezitako gazteak behar izango dira.

Emaize 3.0

Iradokizunak: