zerbitzuak

TERAPIA

INFORMAZIO OROKORRA

Egoera jakin batzuetan norberak dituen berezko baliabideak ez dira nahikoa sexu-arazoren bat gainditzeko. Halako gai garrantzitsu eta pertsonaletan, terapia lagungarri gerta daiteke.

Nahitaez, profesional adituren bati eman behar zaio konfiantza.

EMAIZE Sexologiaren lan esparrua aritzen da, terapia eredu erreferente konponbideetan oinarritutako eredu sistemikoa hartuta, nahiz eta beste eredu asko ere kontuan hartzen ditugun. Aldaketan komunikazio- eta elkarreragite-prozesuei ematen diegu protagonismoa, pertsonaren biografia kontuan hartu eta aldian aldiko unea azpimarratuz, baina betiere konpondu beharrekoari begira.

Gure lanabes nagusia hitza da, betiere jorratu nahi diren helburuak lortzeko aldaketak sustatzeko norberak dituen berezko baliabideak mobilizatu asmoz.

Informazio gehiago behar izanez gero deitu edo eska ezazu hitzordua terapeuta batekin, zalantzak argitu ahal izango dizkizute.

Bisiten maiztasuna kontsultara dakarren gaiaren eta delako pertsona edo bikoteak irtenbide egokirako aldaketa kudeatzeko moduaren araberakoa izango da.

Deskontuak egiten dizkiegu diru-sarrera urriko pertsonei eta gazte langabetuei.

1999ko abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/99 Lege Organikoaren arabera, terapeutekin konpartitzen den informazio oro eta zentroan jasotzen diren bezeroen datu pertsonalak guztiz isilpekoak dira.

Emaize 3.0

Iradokizunak:

OHIKO ESKAERAK

  • Bikote harremanak
  • Komunikazio arazoak
  • Desleialtasuna, jelosia
  • Sexu-arazoak, gizonezko zein emakumeengan
  • Arazoak erekzioa lortzeko.
  • Arazoak eiakulazioa kontroleko zailtasunak.
  • Arazoak orgasmora iristeko.
  • Sexu-desioaren inhibizioa.
  • Arazoak sexu-praktika jakin batzuen aurrean.
  • Lubrifikazio urria emakumeengan.
  • Sarketarekiko beldurra.
  • Sexu konpultsiboa
  • Norberaren sexu-identitatearekiko kezkak
  • Desioaren orientazioa eta sexu-aniztasuna.
  • Sexu-abusuak.
  • Sexu-harreman ez asegarriak.
  • Menpekotasun emozionalak.
  • Hazkuntza erotiko eta pertsonala.
  • Sexu-orientazioa gazte eta nerabeentzat.