bitartekaritza

Esaten dutenez, bitartekaritza “ahalik eta kalte gutxien eraginda, desadostasuna eta gatazka kudeatzeko artea” da. Bitartekaritzak ez ditu gatazkaren zergatiak konpontzen, bai ordea sortutako kalteak baretu eta ondorioak bigundu, denbora batez konpartitua izan zenaren kudeaketa pertsonala bideratuz.

Batzuetan bikoteei ez zaie aurrera ezin dutela jarraitu onartzea besterik geratzen; hartara, bikotekideen ongizatea ahalbidetuko dute. Urteetako eskarmentuaren arabera, bikotekideek adostuta egindako banaketen bilakaera hobea da, eta elkarrekin hitzartu dutena hobeto betetzen dute, banatze gatazkatsu edo liskarretan sartu direnen aldean.

Bitartekaritzatik, gainera, nerabeak dauzkaten senideei familia barruko arazoak konpontzeko aukera ere ematen die, harreman horien narriadura ekidin, familiakideen artean komunikazioa eta komunikazio trebetasunak hobetu, eta interesak bateratzeko aukera izan dezaten.

Profesional inpartzial eta erabakitzeko ahalmenik gabeek egiten dute bitartekaritza lana; bikotekide zirenei orientazioa eskaintzen diete, senide guztiei bizi-kalitate pertsonala ahalbidetuko dien konpromiso berria hitzartzera irits daitezen laguntzeko.

Emaize 3.0

Iradokizunak: