esku-hartze komunitarioa

Komunitatearekiko konpromisoa funtsezkoa da sexualitatearen lanketan; izan ere, ingurune horretan murgilduta garatzen da gure eguneroko bizitza, bertan jasotzen ditugu eduki eta balore gehien, intzidentalki eta modu ikusezinean jaso ere.

Ikuspegi horretatik, EMAIZEk berebiziko garrantzia eman izan dio betidanik inguru komunitarioetan esku hartzeari. Batzuetan ildo ludikoagoak jorratu ditugu, hala nola “Heldu gaiari” izenpean gaueko aisialdiko programa baten baitan pertsona gazteei zuzenduriko eta dagoeneko hainbat edizio burutu diren sexualitate-kanpaina, edo “Txoko sex” eta “Erotrivial” izeneko lantegiak. Beste batzuetan dibulgaziozko ikuspuntua landu dugu, gizatalde desberdinei zuzenduriko hitzaldi eta mintegien bidez. Azkenik, arlo profesionala ere landu izan dugu, kolektibo profesionalei begira antolaturiko jardunaldi, mahai inguru, mintegi, hitzaldi eta lantegien bitartez.

Gaur egun, Gasteizko alde zaharrerako Hezkuntza Plan Komunitarioa diseinatzeko asmoz eratu den plataformako kide gara.

Hitzaldietan jorratutako gaiak

  • “sexu-heziketa, zeharkako ardatz hezkuntza formalean”
  • “sexu-heziketa: mitoak eta tabuak”
  • “Sexualitate ebolutiboa: sexu-heziketa 0eta 3 urte bitartekoekin”.
  • “Hezkidetza”
  • “Osasuna eta emakumeen sexualitatea”
  • “Gay eta lesbianak publizitatean”
  • “Bikotea, bi baino askoz gehiago”
  • “Gure sexualitatea 40 urtetik aurrera”
  • “Nola gure sexualitateaz gozatu 50 urtetik aurrera”
  • “Bikoteko bizikidetza eta seme-alabekiko harremana”
  • “Afektibitatea eta sexualitatea pertsona nagusien artean”
  • “Maitasuna eta bikote-haremanak pertsona nagusien artean”
  • “Sexualitatea pertsona nagusien artean”
  • “Gizon- emakumeak berdintasunean hezi”
  • “Hezkidetzarako jostailuak”
  • “Autoestimua”
  • “Bikotea, bikotekideak”
  • “Sexu-heziketa…. oraintxe bertatik?” Seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten gurasoentzat.
  • “Haurren sexualitatea. Nola landu zure seme-alaben sexualitatea adin txikietan?”
  • “Sexu-heziketa: noiz eta nola?”
  • “Sexu-heziketa eta gazteak”
  • “Sexu-heziketa eta buruko eritasuna”
  • “Sexualitatearen bizipena eritasun kronikoen aurrean”
  • “Sexualitateak eta buruko eritasuna: hurbilketa”
  • “Aniztasun funtzionala, sexu-aniztasuna”
  • “Sexualitatea eta garun-paralisia”
  • “Sexu-heziketa eta fibromialgia”
  • “Sexualitatea eta nahasmendu bipolarra”
  • “Sexualitatea banandu ostean”
  • “Sexualitatea eta menopausia”

Mintegietan jorratutako gaiak

  • “Prostituzioa”
  • “Sexu-heziketa aisialdian”
  • “Sexualitatea eta gizartea”
  • “Ba ote daukat nire gorputz minduarekin hobeto konpontzerik?
  • “Sexu-heziketa eta nahasmendu bipolarra”
  • “Sexu-heziketa eta garun-egoera”
  • “Sexualitatea, banaketa prozesua bizi ostean”
  • “Transexualitatea”
  • “Sexualitate ebolutiboa”
  • “Esku-hartze psikologikoa bikote harremanetako tratu txarren aurrean”

Lantegietan jorratutako gaiak

Saio erdi egituratuak dira, bakoitzean alde teorikoa eta praktikoa uztartuz; hainbat teknika, ariketa praktiko eta elkarreraginezko jardueraren bidez gauzatzen dira.
Norberaren bizipen, egoera zail eta arazo, eta balizko irtenbideen trukea bitarte, ikasteko eta trebetasunak eskuratzeko aukera eskaintzen dute.
Halaber, egoera sorta zabal baten aurrean arazoak konpontzeko estrategiak garatzea ahalbidetzen dute, beti ere taldean parte hartzen duen familia edo/eta kide bakoitzaren errealitatera egokituta.
Aukera ederra dira behatzeko, konpartitzeko, bai eta baliabide eta ahalmenak praktikatzeko.

  • “Sexualitatea eta zu”
  • “Sexualitatea publizitatean”
  • “Andreak eta gizonak XX.ean 10”
  • “Bero-bero nagoenean, orduantxe jartzen dut”
  • “Sexu segurua”
  • “Ligatu bai, baina”
  • “Neskatan ibili, mutiletan aritu… bai, baina?”
  • “Noren gustuko: norberarena edo besterena?”
  • “Sexualitatea eta hezkiddtza”
  • “Neskak eta mutilak ikasteko teknikak”
  • “Erotrivial”
  • “Txoko sex”
  • “Zurea da gorputza, zureak desioak”
  • “Emakume, ezagutu itzazu zure gorputza eta zure desioak”
Emaize 3.0

Iradokizunak: