prestakuntza

Pertsona guztiok egiten dugu sexu-heziketa, bai behintzat intzidentalki, hots, balore eta jarrerak transmititzen ditugu, oharkabean bada ere. Egitate hori abiapuntu gisa hartuta, garrantzitsua da heziketan inplikatutako sozializazio-eragile guztiek sexualitatearekiko zein balore eta jarrera transmititzen dituzten argitzea; hartara, beren jarduera alorrera egokitu ahal izango dituzte, sexu-heziketaren eragin biderkatzailea bermatuz.

Ikuspegi horretatik, sexualitatearen alorrean prestatu beharra sumatzen dugu, batez ere haur txikiekin, nerabeekin eta gazteekin lan egiten dutenen artean, baina baita hezkuntza- eta sozializazio-eragile guztien artean ere.

Prestakuntza eskaini diegu ildo horretan aisialdiko eskolei, eragile komunitarioei, eta, oro har, arlo komunitarioen diharduten elkarte eta erakunde ugariri.

Unibertsitatearen esparruan ere aritu izan gara: hainbat urtez Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) egin dugu lan, Sexologia saileko antolaketa lanetan, bai eta hainbat mintegitan irakasten ere, honako gaietan: Prostituzioa, sexu-heziketa aisialdian, Sexualitatea eta gizartea, Transexualitatea, Sexualitate ebolutiboa.

Horrez gain, Sexologiaren hastapenei buruzko ikastaroak eman ditugu Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura-ikasgeletan, Arabako campusean.

Emaize 3.0

Iradokizunak: