sexu aholkularitza

Sexu aholkularitza esku-hartze labur eta arinaren bidez egonezin, zalantza, kezka eta zailtasunezko zenbait egoera konpontzeko modu eraginkorra da, erraz konpontzeko modukoak izanik, patologizazioa saihestuz. Aholku pertsonalizatuen bidez, delako pertsona edo bikoteari arazoa konpontzeko beraien gakoak aurki ditzaten laguntzen zaie.

Sexu aholkularitza sexu-bizitza hobea izan dezaketela sentitzen duten eta hori lortzeko zerbait egin nahi duten pertsona guztiei lagun diezaiekete. EMAIZE uste dugu pertsona orok dituela sexu-bizitza bete eta gozagarria eraikitzeko ahalmen eta barne baliabideak dituela, pertsonalki hazi eta aldi berean inguruko pertsonekin harreman onuragarriak sortuaz.

Banakako edo bikotekako sexu-bizitzan arazo izatera heldu gabe, zailtasun, oztopo edo korapilo bihur daitezkeen, eta sexu-aholkularitzak konpon ditzakeen egoerak sor daitezke.

Estatuan badaude herritar mota desberdinei zuzendutako aholkularitza zerbitzuak. EMAIZE Sexologia Zentroak Gasteizko “Asexoria” kudeatzen du 1997az geroztik (Ikus esteka), Gazteentzako Udalaren Sexualitate Aholkularitza alegia.

Emaize 3.0

Iradokizunak: