bikoteko terapia

Bikote diogunean, bi pertsonek osatutako loturari ari gara, bakoitzaren sexua alde batera utzita.

Antolaketa- eta bizikidetza-molde bat izateaz gain, bikotea gizakion lotura-mota garrantzitsuenetakoa da, bai eta harreman-mota konplexuenetakoa, dinamika berezko bati erantzuten diona. “Bat eta bat hiru” direla esaten ohi da, hots, osagaien baturak berezko izaera duen hirugarren entitate bat osatzen duelako.

Bikotekide bakoitzak bere mundua, bere historia pertsonala eramaten du erlaziora, eta hura aberastu egiten da hartara. Alabaina, gatazkak sortu daitezke seme-alaben hazkuntzari, erlazioari berari edo elkarbizitzari buruzko beste alderdi batzuei buruzko ereduak, proiektuak edo aurreikuspenak uztartzen saiatzerakoan.

Alde horiek, batzuetan erraz konpontzekoak dira, beste batzuetan ordea, konplexuagoak. Desirak, beharrak, mugak eta beste komunikatzeko moduak baldintzatu egingo du elkarren arteko ulermenik izango ote den edo ez.

Terapiaren xedea harreman-aukera berriak bilatzea da, bikote bakoitzaren eta bikotekide bakoitzaren behar, ezaugarri eta potentzialarekin bat, halako moduan non kide bakoitzaren eta bikotearen beraren ulermena garatzea eragingo den. Horretarako, komunikazio-bideak ireki behar dira, balio ez duten harreman-patroiak aldatu, eta norberaren eta bikotearen garapena sustatu.

Emaize 3.0

Iradokizunak: