informazio orokorra

EMAIZEn terapia tarte batean geratu eta gure geure bizipen pertsonal edo bikotekoei buruz hausnarketa egiteko aukera gisa ulertzen dugu terapia, hortik abiatuta, behar diren alderdietan eragiteko, edo horiek hobetzeko. Garrantzitsua da konfiantza izatea eskarmentua duten profesionalengan.

EMAIZEren jarduera-markoa sexologikoa da, eta eredu terapeutiko erreferente gisa konponbideetan oinarritutako eredu sistemikoa jarraitzen dugu , nahiz eta kontuan hartzen ditugun beste eredu asko ere. Aldaketetan komunikazio- eta elkarreragite-prozesuei ematen diegu protagonismoa, aintzat hartzen dugu pertsonaren biografia, betiere orainaldia azpimarratuz, baina konpondu beharrekoari begira.

Hitza dugu lanabes nagusi, betiere jorratu nahi diren helburuak lortzera bideratutako aldaketak sustatzeko norberak dituen berezko baliabideak mobilizatu asmoz.

Informazio gehiago behar baduzu deitu ezazu edo eskatu hitzordua terapeuta batekin, hark izan dezakezun zalantzak oro argituko dizkizu.

Bisiten maiztasuna bi irizpideren araberakoa izango da: batetik, terapia eskatzeko arrazoia, eta bestetik, delako pertsonak edo bikoteak nola kudeatzen duen irtenbidera daraman aldaketa. Deskontuak egiten dizkiegu sarrera urriko pertsonei eta lanik gabeko gazteei.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren arabera, terapeutekin konpartitzen den informazio oro eta zentroan jasotzen diren bezeroen datu pertsonalak guztiz isilpekoak dira.

Emaize 3.0

Iradokizunak: