sexu-terapia

Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsu eta gozagarrienetako bat da. Gizon edo emakume izatea esperientzia aberasgarria da, arreta, ardura, dedikazio eta gogoa eskatzen duena, nork bere buruarekiko zein bikotearekiko.

Sarri askotan, eguneroko bizitzak aldendu egiten gaitu bizipen horretatik, eta arreta norberaren desira eta posibilitateetan ipini beharrean, mugatu eta baldintzatzen gaituzten espektatiba eta gizarte-inposaketetara bideratzen gaitu.

Egunerokotasun horretan eten bat egin eta hausnartzeko aukera gisa ulertzen dugu sexu-terapia, eta baliabide- eta estrategia-sorta bat eskaintzen diogu bezeroari, betiere haren eskakizunen atzeko helburuak lortzeko asmoarekin.

Horrekin guztiarekin, eta aintzat hartuta norberaren ibilbide biografikoa, norberaren ongizate globalean eragiten saiatuko gara, baita bikotearenean ere, dagoen kasuetan.

Emaize 3.0

Iradokizunak: