sexuen hezkuntza

Sexuen Heziketa Hezkuntza Lege ezberdinek baitan hartu dute, baina etengabeko lege aldaketek (LOGSE, LOMCE, HEZIBERRI…) eta hauek aurrera eramateko zailtasunek, Sexuen Heziketa haur eta gazteen hezkuntzan lehentasunezkoa izan ordez, alboratua izatea ekarri du. Ondorioz, Sexuen Heziketa Ikastetxeen esku geratu da eta bakoitzak erabakiko du ikaslegoarekin nola landu.

Nahasmen eta lan hau egiteko baliabide ezaren aurrean, EMAIZE Sexologia Zentroa bidelagun duzue. Esperientzia luzea dugu ikastetxeekin lanean, azken 15 urte hauetan gure herrialde eta ondoko herrietako 30 zentrotik gorakoekin lan egin baitugu.

Gure esku-hartzeetan pertsona bakoitzaren eta taldearen interesak, beharrak eta gaitasunak izaten ditugu kontutan, bere adinarekiko egokiak diren sexualitatearen inguruko eduki eta ekintzak beraiei egokituz. Lan modu honek neska, mutil eta gazteei bere izatea ezagutu, onartu eta modu askean azaltzen lagunduko die.

Gure programetan Hezkuntza Komunitate osoa barne hartzen dugu, horrek Sexuen Heziketa zeharka eta hezkuntza curriculumean barneraturik lantzea ekarriko du etorkizunean.

Sexuen Heziketa programak:

  • IKASLEGOAREKIN esku-hartze zuzena geletan (LH eta DBH)
  • IRAKASLEGOAREN formakuntza (haur, lehen eta bigarren hezkuntzan)
  • FAMILIEKIN formakuntza (guraso elkarteak, guraso eskolak…)
  • Aholkularitza, orientazioa eta jarraipena Sexuen Heziketa programa bere gaian hartu nahi duten ikastetxeetan
  • Programa espezifikoak: Gazteen arteko jarrera oldarkorren prebentziorako programa
  • Aniztasun sexualari buruzko aholkularitza eta orientazioa zentroei (transexualitatea haurtzaroan eta gazterian)

 

Sexuen Heziketa eremu ez formalean lantzen da ere eta bertan erakunde publiko zein pribatuekin aritzen gara (Etxe funtzionalak…)

Informazio osagarririk, programa bakoitzari buruzko dosier berezia edo gure lanen aurrekonturik nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan gure Hezkuntza eta Prestakuntza alorreko lantaldearekin.

Emaize 3.0

Iradokizunak: