sexu heziketa

1990 urteko LOGSE legeak derrigorrezko hezkuntzaren curriculumak sexu-heziketa baitan har zezan onartu zuen. Harez gero, asko izan dira helburu hori lortzeko hezkuntza komunitatearen eta erakunde eskudunen saioak, baina lanabes gabeziak eta prestakuntza ezak nahasmendua sortu du, eta azkenean gaia albora utzi izan da.

EMAIZE Sexologia Zentroak 15 urte daramatza hezkuntza komunitatearekin lanean (sexu-heziketa lantzeko orduan sortzen diren muga eta zailtasunen jakitun da), eta honako egitarauak prestatzen:

  • Ikasgeletako esku-hartzea ikasleekin.
  • Hezkuntzaren maila guztietako (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza) irakasleentzako prestakuntza.
  • Prestakuntza sexu-heziketan guraso elkarteentzako, gurasoen eskolentzako…
  • Sexu-heziketa programa ezarri nahi duten ikastetxeentzako aholkularitza, orientazioa eta jarraipena.

Hurrengo gai hauetan programa bereziei ere heltzen diegu:

  • Gazteen arteko indarkeriazko jokaerak ekiditeko programa.

Gaur egun, EMAIZE Arabako eta Gasteizko 30 ikastetxerekin dabil elkarlanean, sexu-heziketa programak eman eta koordinatuz.

Gure programak hezkuntza komunitate osoa hartzen dute baitan, eta izaera osagarrizkoa hezkuntza berrikuntzaren irizpideei erantzuten diete.

Gure lan ildoak hezkuntza formalean sexu-heziketa normalizatu eta eskolako curriculumean integratzera bideratzen dira, zeharkakotasunaren joerak irekitako bideetatik.

Gure jardueretan aintzat hartzen ditugu pertsonen eta taldearen interesak, baina baita horien behar eta ahalmenak.

Hezkuntzarako eskaintzen ditugun programak ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Sexu-heziketari dagokionean, gizartean sortzen diren kezkei erantzuten saiatzeko asmoz osatu dugu.

Informazio osagarririk edo programa bakoitzari buruzko dosier berezi nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Hezkuntza eta Prestakuntza alorreko lantaldearekin.

Sexu-heziketa eremu ez formalean ere jorratzen dugu; EMAIZE eremu ez formalean diharduten hezkuntza erakunde publiko zein pribatu guztiei zuzentzen zaie.


Emaize 3.0

Iradokizunak: