bikoteko terapia

Bikotea antolamendu eta elkarbizitzako lotura garrantzitsuenetakoa bihurtu da; aldi berean, harreman konplexuenetakoa ere bada, berezko dinamikako izanik. “Bat gehi bat hiru” esaten ohi da, hots: osagaien baturak berezko izaera propioa duen hirugarren bat sortzen duela. Bikotekide bakoitzak bere mundua, historia pertsonala, biografia eramaten du erlaziora, hura aberastuz. Alabaina, seme-alaben hazkuntza edo elkarbizitzari buruzko ereduak, proiektuak edo aurreikuspenak bateratzearen saiatzean, bien arteko ezberdintasunak arazo-iturri bihur daitezke batzuetan.

Alde horiek, batzuetan erraz konpontzekoak dira, beste batzuetan ordea, bikoteak ez du beren baliabideen artean arazoari aurre egiteko biderik topatzen. Arazo egoerak pilatzen badira, krisialdia eragin dezakete. Horrelakoetan, harremanari ikuspegi eta irtenbide berriak bilatzeko baliabide bihurtzen da bikoteko terapia.

Terapiaren helburu dira: bikote harremanari aukera berriak eskaintzea da, betiere bikote eta pertsona bakoitzaren behar, ezaugarri eta ahalmenak aintzat hartuta; norbera, bikotekidea eta harremana bera hobeto ulertzea; komunikazio bideak irekitzea; harreman eredu ez baliagarriak aldatzea; eta norberaren eta bikotearen hazkundea sustatzea.

Bikotearekin bi pertsonen arteko harremanaz ari gara, euretako bakoitzaren sexuari erreparatu gabe.

Emaize 3.0

Iradokizunak: