sexu-terapia

Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraz ohikoa da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren alorrean arazoren bat edo beste izatea.

Sexu-terapia deitzen zaio sexualitatearen bizipenarekin erlazionatutako arazoak konpontzea helburu duen teknika eta estrategia terapeutikoen multzoari.

Sexu arloko zailtasunek eragina dute bikote edo pertsonaren ongizate orokorraren gainean; horregatik, batzuetan sexu-terapia arazo sexual hutsetara mugatu beharrean, norberaren ongizate globala hartzen du aintzat, baita bikote harremanarena ere, balego.

Sexu-terapiaren helburu nagusia pertsonaren bizitza sexuala hobetzea da, baita arazo zehatzik ez dagoen kasuetan ere, banakako edo bikotearen hazkunde erotikoa ahalbideratuz. Sexu-terapiaren berrikuntza teknikoa informazioa ematean eta saioetatik kanpo egiteko iradokizun berezien erabilpenean datza.

Emaize 3.0

Iradokizunak: