Gure seme-alabek Internet eta teknologia digitala ondo erabil ditzaten baliabide nahikorik al ditugu? Baliabide horiek falta direnean, familia askok debekua bide bakartzat erabiltzen dute. Hala ere, debekatzea ez da heztea, eta debekuaren bidez ez da lortzen adingabeek digitalaren erabilera arduratsua egiten ikastea. Artikulu honetan, hezkuntza arlo honetan lagungarri izan dakizukeen ideia batzuk aurkituko dituzu.

Hemen aurkitu dezakezu egin dugun kanpainaren materiala; Gasteizko Udalarentzako egin dugu, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, eta Berdintasun Zerbitzuarekin koordinatuta. Formatu digitalean egindako zenbait komikik eta unitate didaktikok (unitate bana komiki bakoitzeko) osatzen dute kanpaina. Eskura dituzte gazteentzako zein gazteekin diharduten eragileek. Komikietan lagun-talde gazte batek bizi dituen gorabeherak kontatzen dira, zenbait gairi buruz hausnarketa egiteko aitzaki: … Leer más