Aholkularitza sexologikoa

Egoera jakin batzuei (hezkuntzan, elkarteetan…) aurre egiteko orduan zalantza pertsonalak edo profesionalak dituztenentzat

AURREZ AURRE ETA ONLINE

Prestakuntza sexualitateen alorrean:

Sexu-aholkularitza modu eraginkorra da ezinegon, zalantza, kezka edo zailtasunak konpontzeko, esku-hartze labur baten bidez, eta konponbide erraza duten egoerak patologizatu beharrik gabe. Aholkuen bidez dena delako pertsona, bikote, elkarte edo hezkuntza-erakundeari bere gako eta giltzarri berezkoak bilatzen laguntzen zaio.

Eremu publikoan (ikastetxeak, erakundeak, elkarteak…) zein pribatuan (familia…), aholkularitza oso trena aproposa da erantzuna emateko sexu aniztasunaren inguruko zenbait egoerei (haur eta gazteen transexualitatea…), bai eta gizartean onartzen ez diren zenbait jarrera erotiko edo sexualei, cyberbullyingari, bullyingari, eskolan pornografia ikusteari, eta abarri.

Gure zentroan arreta emateaz gain, Gasteizko Udalaren Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza kudeatzen dugu 1997an sortu zenetik; bertan, gazteei zein gazteekin lan egiten duten eragileei eskaintzen diegu aholkularitza.

Informazio gehiago, programa jakin baten inguruko txostena edo esku-hartze zehatz baterako aurrekontua eskatu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan Aholkularitza lantaldearekin.

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza

Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Prestakuntza sexualitateen alorrean

Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileei zuzendua.
+ Prestakuntza

Terapia sexuala eta bikote-terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten banakako zein bikoteei zuzendua.
+ Terapia

Esku-hartze sozio-komunitarioa

Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.
+ Esku-hartze sozio-komunitarioa

Komunitatearentzako zerbitzuak

Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.
+ Komunitatearentzako zerbitzuak