Nerabe nintzenetik izan du argi Psikologia ikasi nahi nuela, gizakion jokamoldea apur bat hobeto ulertzeko, bai eta beste batzuei lagundu ahal izateko ere. EHUn Psikologia ikasten ari nintzela (2013) hasi zitzaidan, pixkanaka, Pedagogia eta
Hezkuntzarekiko interesa.
Lantegi baten bidez egin nuen topo Emaizerekin, eta jakin-mina piztu zitzaidan, galdera eta berezitasunez betetako mundu ezagutu berri horrekiko. Hainbeste gustatu zitzaidan, non IUNIVESen (Sexologiako Unibertsitate Institutua, Madril) Sexologia ikastea erabaki bainuen. 2016az geroztik Emaizen dihardut, sexuen hezitzaile gisa, nerabeei eta familiei prestakuntza eta lantegiak eskaintzen. Horrez gain, Gasteizko gazteei aholku ematen diet, eta nire lanaz gozatzen dut. Azkenik, EnREDados eta Emaize 3.0. proiektuetan ere parte hartzen dut, heziketa digitalaren eta sexualitatearen inguruko lantegietan.
Heziketarako tresnarik onena hausnarketa dela sinesten dut. Horregatik, Ortega y Gasseten aipu hau aukeratu dut: “Irakasten duzun orotan, irakats ezazu, aldi berean, irakasten duzun hori zalantzan jartzen ere”.