Ana Ramírez de Ocáriz Sorolla

ars@emaize.com
945 265 896

Soziologian lizentziatu berritan, Garapenerako Lankidetzaren inguruko jakin-mina piztu zitzaidan. Latinoamerikan zenbait denbora igaro ondoren, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun ageriko eta askotan lazgarriaz kontzientziatu nintzelarik, itzultzean Sexologian espezializatzea erabaki nuen.
Zenbait lagunekin batera, feminismoaren aktibistak, sexualitatea jorratuko zuen kolektibo bat sortzea erabaki genuen. Horrela sortu genuen EMAIZE Sexologia Kolektiboa, 1993an. Lehen urte haietan prostituzioan aritzen ziren emakumeen behar sozio-sanitarioei erantzuteko proiektu berritzaile bati ekin genion. Asko ikasi nuen beraiengandik.

Hezkuntza ez-formalean ere prestakuntza jaso eta eskarmentu luzea izan dudanez boluntario zein irakasle gisa, urrats logikoa izan zen hainbat kolektiboren –horietako asko egoera ahul edo zaurgarrian– sexualitateei arreta egitea. Goitik behera gustatzen zait gazteekin aholkularitza pertsonalean aritzea, bai eta familia zein profesionalei prestakuntza eskaintzea ere. Eta ikasten jarraitzen dut.

Ziur nago kalitatezko lan bat egiteko, edozein esparrutan dela ere, ezinbestekoa dela etengabe ikastea eta eguneran jartzea; beraz, horretan ematen dut nire denboraren zati handi bat, atsegin handiz eman ere.

2002an pausu handia eman genuen, EMAIZE Sexologia Zentro bihurtu genuenean ordura arte Sexologia Kolektibo zena. Ordutik hona zenbait zereginetan aritzen naiz, nola sexologiaren alorrean, hala kudeaketan ere. Gaur egun Aholkularitza alorra koordinatzen dut, eta gizarte-eragileen sexu heziketan espezializatuta nago.

Prestakuntza:

  • Prestakuntza:
  • Soziologiako lizentzia. Madrileko Unibertsitate Complutensea, 1990.
  • Sexu-hezkuntzako prestatzailearen titulua. INCISEX (Alcaláko Unibertsitatea), 1995.
  • Sexologian adituaren graduondoko ikastaroa. INCISEX (Alcaláko Unibertsitatea), 1998.
  • Sexu-terapia sistemikoa. Euskadi eta Nafarroako Famili Terapia Eskola, 2004.
  • Sexologia klinikorako training-a, Biko Arloak bikoteei laguntzeko zentroan Bilbon, 2008.
  • Etengabeko prestakuntza Berdintasunaren eta Aniztasunaren alorretan:
    • “Igualdad de oportunidades: Aplicación práctica en servicios sociales” ikastaroa (65 h). Aukera Berdintasunerako Emakumeen Institutua, 2016.
    • Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza-ikastaroa (85 h). Jabetuz-Emakunde, 2020.
    • Sexu-dibertsitateari buruzko ikastaroa (30 h). EHU, 2020.
  • Venia docendi EHUn.
  • Sexu-Terapiako Gainbegiratze taldeko partaidea.
  • Aisialdiko begiralea eta zuzendaria.
  • Animazio sozio-kulturaleko teknikaria.
  • Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkarteko (AEPS) bazkidea, 199 zenbakiduna.
  • UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) Sexologia saileko kidea.
  • Euskara maila: C-1

Lan-eskarmentua Emaize Sexologia Zentroan:

1993etik hona:

  • Hezkuntza-eragileen prestakuntza (gurasoak, ikastetxeetako ziklo guztietako irakasleak, gazte-eragileak, kale-hezitzaileak, etxe funtzionalak, gaixotasun edo desgaitasunen bat duten pertsonen elkarteak…).
  • Prestatzailea sexualitatearen eta dibertsitate funtzionalaren inguruan, desgaitasunen bat duten pertsonekin diharduten irakasle, teknikari eta laguntzaileekin (GOFE-IFBS…).
  • Prestatzailea sexualitatearen eta adineko pertsonen inguruan, adinekoen egoitzetako teknikari eta laguntzaileekin (GOFE-IFBS…).
  • Irakasle lankidea EHUren Gasteizko Erizaintza Eskolan. (2012an hasita).
  • Sexu-aholkularitza: Gasteizko Udalaren Gazteentzako Sexu-Aholkularitzan, sexu-aholkularia (1997-2002) eta sexologiako arduraduna (2002an hasita).
  • Sexu-aholkularitza Laudioko Udalaren Sexadazu zerbitzuan (2021ean hasita).
  • Sexu-aholkularitza, ikastetxe, elkarte, familia eta abarretan atzemandako egoera berezietan, zenbait gairen (transexualitatea, sexu-aniztasuna, sexualitatea adinekoen artean, etab.) inguruan.
  • Gazteen Euskal Behatokia.
  • Naizen eta Errespetuz elkarteen kolaboratzailea.
  • Anistasun funtzional fisiko eta intelektualaren inguruko zenbait entitateren (ElkarTEA, Eginaren Eginez, ASPACE Álava…) aholkularia.
  • Sexu alorreko ikerlana, beste batzuekin batera, sexualitatea eta gaztaroari buruzko zenbait ikerketa kualitatibotan
  • Partaidetza zenbait erakunderen hainbat alorretako (gazteria, berdintasuna…) planen diseinuan.
  • Argitalpenak: Sexualitatean xirikatuz liburuaren (Erein argit.) eta Ni Nerea naiz ipuinaren (Bellaterra argit.) koordinatzailea
  • Komunikabideak: ohiko kolaborazioa zenbait komunikabidetan.
  • Komunikazio onenaren saria Sexologiako Profesionalen VIII. Estatuko Kongresuan (2009), “Cualquier tiempo presente… fue mejor. Una experiencia de atención a la sexualidad de las personas mayores” lanari.
  • Aholkularitza eta babesa, Sedra-FPFE buru duen Populazioa, garapena eta sexu- eta ugaltze-eskubideei buruzko Eusko Legebiltzar-taldearteko idazkaritza teknikoari.