Pertsonen garapen integralean oinarritutako aldaketa pedagogiko bat lortzeko tresnak topatzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egitea erabaki nuen. Segituan konturatu nintzen gure bizitzako alor esanguratsuenetako bat, sexualitatea alegia, erabat ahaztuta zegoela; hori dela eta, 2011n sexu-heziketari buruzko ikastaro bat egin nuen… atzera bueltarik gabe. Sexologiako masterra egin nuen INCISEXen eta, jarraian, Sexologia Klinikoko training-a Biko Arloaken. Horrez gain, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunean aditua naiz, hezkuntza espezialitatearekin (EHU).
2011n hasi nintzen tratu onen eta sexualitatearen inguruko tailerrak eskaintzen Bizkaiko zenbait udalerritan, eta ordutik aurrera, EAEko ikastetxeetara bisitak egiten jarraitu dut, aniztasunarekiko errespetua sustatzen. Hezkuntza-arloan ikasle, familia eta irakasleekin aritzeaz gain, emakumeen, adinekoen zein aisialdiko taldeetan eta abarretan ere lan egin dut. Azken urteotan, ets teknologiek harreman- eta erotika-arloetan duten eraginaren haritik tiraka, sare sozialen gaian espezializatu naiz, eta sexualitatea eremu digitalean lantzen duten bi proiektutan parte hartzen dut aktiboki: EnREDados eta Emaize 3.0, zein Sexagerian-en eta Emaizeren proiektuak baitira, hurrenez hurren.
Rosa Luxembergek bere garaian esan zuenaren haritik, sozialki berdinak, giza-aniztasunean ezberdinak eta erabat libreak izango garen mundu bat lortzearen alde lan egitea da nire helburu nagusia.