Betidanik interesatu izan zaizkit gizakiarekin zerikusia duten gaiak, eta horrek bultzatu ninduen batez ere Psikologia ikastera. Sexologiaren alorrean nire ezagutza areagotzeko, Madrilgo Sexologia Zientzien Institutuan jarraitun nituen ikasketak. Emakume edo gizon IZATE hori zer den jakiteko saiakera egiten duen zientzia gisa ulertzen dut Sexologia; sexualitatea, berriz, oraindik lantzeko dugun giza dimentsioa.
Terapeuta lanetan dihardut 1991tik aurrera. Garapen-, eboluzio- eta ikaskuntza-prozesu partekatu gisa ulertzen dut terapia. Saiatzen naiz lan sortzaile, hezitzaile eta praktikoa bihurtzen. Horretarako, prestakuntza eta norberaren bilakaera pertsonal eta kulturala ezagutzea behar dira; lan horretan, Emaizeko lantaldeak eta nire neure jakin-minak elkar elikatzen dute.
Prestakuntza jaso dut Familia Bitartekaritzaren alorrean, eta horrek harreman pertsonalak eta gatazkak elkarri lotuta daudela ulertzen lagundu dit, baita gatazkak aldaketarako aukera izan daitezkeela ere.
Uraren gisako izaten saiatzen naiz: ura egokitu, integratu eta batzuetan asaldatu ere egiten da, hartara aldaketak eraginez.