Eskola digitala

Gune honetan online eskaintzen dizkizugun ikastaroen berri jaso dezakezu.

Eskaintzen ditugun eduki guztiek sexualitateari eta haren erronkei arreta ematea dute oinarri, eta emakume zein gizonen ongizate pertsonal eta komunitarioari laguntzea helburu.

Mundu digitala eta harremanak

Subjektu sexuatu (gizon zein emakume) garen aldetik munduaren aurrean agertzeko, komunikatzeko, besteekin harremanetan jartzeko, eta baita norbere identitatea eraikitzeko modua aldatu egin da komunikazioaren teknologia digitalekin.

Sexualitate digitalak ikastaroaren 10. edizioa, 2021

Zergatik prestakuntza-aukera hau?

Ikastaro honen ardatzak teknologia digitalak eta horiek gure bizitzan –subjektu sexuatuak garen aldetik– gure harremanetan duten eragina dira.

EMAIZEtik funtsezkoa iruditzen zaigu errealitate horri heltzea, eta, horrenbestez, SEXUALITATE DIGITALAK online ikastaroa eskaintzen dugu.

Ikastaro honetan, aro digitalaren alderdietara hurbiltzen gara ikuspegi sexologikotik, betiere giza-faktorea azpimarratuta.

Emakume zein gizon, mutil zin neska, hazten jarraitzeko teknologiak nola erabili aztertzen dugu, aukerak abiapuntu hartuta arriskuak minimizatuz.

Norentzat eta zertarako?

“Sexualitate digitalak” ikastaroa haur eta nerabeen formazioan aniztasunetik eta pluraltasunetik abiatuta aritzen direnei zuzentzen zaie. Ezagutzak, tresnak eta giltzarriak eskaini nahi dizkiegu, eguneroko lanean aurkitzen dituzten egoerei aurre egiten laguntzeko: irudi pornografikoak birbidaltzea, cyberbullyingari,…

Ikastaroaren formatua

Ikastaroa 7 astetan ematen diren 7 modulutan banatzen da. Modulu bakoitzak irakurketa-gida nabigagarri bat (bideoez eta beste material batzuez osatua) eta streaming bidezko eskola bat ditu.
Prestakuntza gainditzeko, modulu bakoitzeko testa gainditu, eta gutxienez 6 forotan parte hartu beharko duzu.

Prestakuntza osoan zehar, tutoretza bat izango duzu modulu bakoitzean, eta tutoretza indibiduala izateko aukera.

Arreta eta prestakuntza pertsonalizatua lehenesten ditugu; horrenbestez, talde txikiekin lan egitea gustatzen zaigu.

Ikastaroaren edukiak

1. MODULUA: Sexologia substantiboa eta feminismoen ekarpenak
2. MODULUA: Sexu-hezkuntza aro digitalean
3. MODULUA: Identitate-dimentsio berriak eraikuntza eta kudeaketa
4. MODULUA: Pertsonen arteko harremanak: analogikotik digitalera
5. MODULUA: Pornointimitatea eta eredu erotikoa
6. MODULUA: Erabilera egokiak: zibersegurtasuna eta pribatutasuna
7. MODULUA: Ziberjazarpena lantzea eta prebenitzea

Streaming bidezko eskolak

1. ASTEA: Ikastaroaren aurkezpena
2. ASTEA: Gizakiaren sexu-egitatearen esparru kontzeptuala
3. ASTEA: Intimitatearen paradigma berria
4. ASTEA: Maitasun erromantikoa eta haren mitoak aro digitalean
5. ASTEA: Pornografia jorratzea: pornoa desmuntatzen
6. ASTEA: Gailuen, sareen eta teknologia digitalaren erabilera egokia
7. ASTEA: Sareak ,gudu-zelai

Argibide gehiago:

Ikastaro honek interesa piztu badizu, eta hurrengo edizioei buruz informazio gehiago jaso nahi baduzu, utzi zure harreman-datuak esteka honetan.

Hona hemen informazio osoa.

Izen-ematea

Hemen eman dezakezu izena

Gure ikasleen balorazioak .

Hona gure ikasleen iritzi batzuk: