Esku-hartze sozio-komunitarioa

Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.

Acciones en el ámbito comunitario:

Sinesten dugu gizarte-aldaketan, emakumeen eta gizonen arteko errespetuzko bizikidetza sinergikoan, sexu-aniztasunaren aberastasunean… Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da sexualitateei arreta ematea baita gure plaza eta kaleetan ere.

Horregatik, ekintza ugari egiten ditugu esparru komunitarioan. Hona hemen horietako batzuk:

Azalez azal

"Azalez azal" izan zen Emaizek antolatu eta Gasteizko Udalak finantzatutako sexualitateari eta gazteei buruzko hirugarren kanpainaren izena, 2002an. Gazteei zuzenduta zegoen, sexualitatearen ikuspegi positiboa eta globala eskaintzeko asmoz, jarduera kultural, lantegi, antzezlan, erakusketa, dantza- eta zinema-saio eta kale-animazioen bidez.

Zure esku ere badago / También está en tu mano" kanpaina

"Zure esku ere badago / También está en tu mano" kanpaina gazte koadrila batek bizi dituen gorabeherak kontatzen dituzten komikiez osatuta dago. Komikiak Gasteizen girotuta daude, eta bakoitzean sexualitatearekin lotutako gai ezberdin bat jorratzen da. Gainera, unitate didaktiko batek laguntzen dio komiki bakoitzari, ikasgelan edo gazteak biltzen diren beste edonon erabili ahal izateko.

Berdintasunerako eta Ahalduntzerako Eskolak

Adin eta izaera guztietako emakumeen ahalduntze feministaren garrantzia kontuan hartuta, inguruko Berdintasunerako eta Ahalduntzerako Eskoletan laguntzen dugu, esaterako Laia Eskolan.

Sorginak, diziplinatu beharreko emakumeak,
atzo eta egun

Oso gustuko dugu jardunaldi, mahai-inguru eta bestelako jardueretan parte hartzea, ezkutuan dauden sexualitateen zenbait alderdi argitzeko, adibidez, "Sorginak, diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun” izenekoa, emakumeen historia ezkutuari buruzkoa.

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza

Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Prestakuntza sexualitateen alorrean

Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileei zuzendua.
+ Prestakuntza

Aholkularitza sexologikoa

Egoera jakin batzuei aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenei zuzendua.
+ Aholkularitza

Terapia sexuala eta bikote-terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten banakako zein bikoteei zuzendua.
+ Terapia

Komunitatearentzako zerbitzuak

Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.
+ Komunitatearentzako zerbitzuak