Emaize gara

Emaize Sexologia Zentroak ongi etorria ematen dizu, eta alor honetan egiten duen lana ezagutzera gonbidatzen zaitu.
Gasteizen gaudelarik, erreferentziazko zentroa gara bertan eta inguruetan. Emakume zein gizonezkoen ezagutza sustatzeko lanean dihardugu 1994az geroztik, hezkuntzaren, prestakuntzaren, aholkularitzaren, terapiaren eta esku-hartze sozio-komunitarioaren bidez.
Adin guztietako pertsonei zuzentzen dizkiegu gure zerbitzuak.

Zertxobait gehiago gure lantaldeari buruz:

Gure xedea sexualitateek bizitzaren alor ugaritan erakusten dituzten adierazpenak jorratzea da, hartara gizon eta emakumeei modu betegarrian bizitzen laguntzeko, betiere aniztasun ederrean.

EMAIZE sexualitatearen ikuspegi integratzaile eta baikor batean oinarritzen da, eta kontuan hartzen ditu emakume eta gizonezkoen adierazpen-modu anitz eta ugariak.

Arlo intimoenetatik (pertsona, bikotea…) eremu publikoenetara (komunikabideak, erakundeak, eskola….) eskaintzen ditugu gure zerbitzuak.

Terapiaren alorreko lantalde mistoak gertutasuna eskaintzen du, baita sexu bateko edo besteko terapeuta hautatzeko aukera ere.

Aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen dizkiegu erakunde publiko eta pribatuei. Ikastaro, hitzaldi, lantegi, prestakuntza-programa eta kanpainak antolatzen ditugu zenbait gairi buruz: sexu-identitatea, erotika, gorputza, desiraren orientazioa…

Aisialdiaren alorrean, jolasa erabiltzen dugu ikaskuntza-tresna gisa.

Gure lantaldea diziplinartekoa eta kualifikazio handikoa da, goi-mailako prestakuntza dauka sexologiaren alorrean, eta lan-eskarmentu handia, eta horrek guztiak enpatia, konfidentzialtasuna eta tratu hurbila ezaugarri dituen arreta profesionala bermatzen dute.

Euskaraz zein gazteleraz eskaintzen ditugu zerbitzuak.

Gure lantalde profesionalak sexologiako Profesionalen Estatuko Elkarteak (AEPS) ezarritako kalitate eta gaitasun baldintzak betetzen ditu. AEPS sexu-osasunerako munduko elkarteko (World Association for Sexual Health, WAS) kidea da.

IUNIVES eta EHUren zentro kolaboratzailea gara, praktiketan ari diren ikasleentzat.

Gure zentroak egunean ditu lan- eta zerga-betebehar guztiak.

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Lantaldea:

Miren López de Arregi Lakuntza

Sexologoa eta gizarte langilea
Hezkuntza alorreko arduraduna
mal@emaize.com

+Informazio gehiago

Lourdes Pérez Jiménez

Sexologoa eta psikologoa
Zuzendaritza-taldeko kidea
Prestakuntza eta Esku-hartze sozio-komunitario arloetako arduradun
lpj@emaize.com

+Informazio gehiago

Ana Ramírez de Ocáriz Sorolla

Sexologoa eta soziologoa 
Zuzendaritza-taldeko kidea
Aholkularitza alorreko arduraduna
ars@emaize.com

+Informazio gehiago

Eduardo Urzelai Quintana

Sexologoa eta psikologoa
Zuzendaritza-taldeko kidea
Terapia alorreko arduraduna
euq@emaize.com 

+Informazio gehiago

Aitziber Argote Guzmán

Sexologoa eta Psikologoa
aag@emaize.com

+Informazio gehiago

Maider García de Vicuña Quintana

Sexologoa eta Psikologoa
mgv@emaize.com

+Informazio gehiago

Raúl Marcos Estrada

Sexologoa eta psikologoa
rme@emaize.com

+Informazio gehiago

Ane Ortiz Ballesteros

Sexologoa eta Maistra
aob@emaize.com

+Informazio gehiago

Proiektu azpimarragarri batzuk:

Asexoriaren kudeaketa

proiektu azpimarragarri batzuk Asexoriaren kudeaketa, zein Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren baliabidea den. Gazteei eta gazteekin lan egiten duten eragileei sexuaren alorrean aholku ematera bideratua. 1997an hasi, eta gaur egundaino.

Sexualitate digitalak

"Sexualitate digitalak”, bitartekariak sexualitateekin eta aro digitalarekin loturiko gaietan trebatzeko asmoz diseinatutako online prestakuntza-jarduera. 2018tik.

"Ibilbide erotikoa"

"Ibilbide erotikoa" ekimena, Gasteizen barrena ibilbide sentsualen antolaketa 2011 eta 2012an, bikote-harremana hobetzeko helburuarekin.

Ni Nerea naiz

Ni Nerea naiz ipuina, haur-transexualitateari buruzkoa, aniztasunean hezteko baliabidea. Bellaterra argitaletxea. Bartzelona, 2016.

“Cualquier tiempo presente… fue mejor”

“Cualquier tiempo presente… fue mejor”, una experiencia de intervención socio-comunitaria y atención a la sexualidad de las personas mayores. Komunikazio onenaren saria irabazi zuen Sexologiako Profesionalen VIII. Estatuko Kongresuan. Valladolid, 2009.

Xirika liburua

Xirika liburua, izen berek gazte-aldizkarirako astero sexualitateari buruz idatzitako artikulu hezigarrien bilduma. Gasteiz, 2004-2008.

Kolaborazioak:

Hauen bazkide gara

Erakunde hauen kolaboratzaileak gara:

Erakunde publikoak

Unibertsitate-esparrua

Elkarteak