Kaixo! Hemen duzu EMAIZE berritua.

Gure zerbitzu guztiak aukeran, aurrez aurre zein modu birtualean. Orain zugandik gertuago.

Egun on! Hemen duzu EMAIZE berritua ​

Gure zerbitzu guztiak aukeran, aurrez aurre zein modu birtualean.

Orain zugandik gertuago.

Ezagutu ezazu gure historia.

1994az geroztik, EMAIZE Sexologia Zentroak arreta egiten die sexualitateei eta sexuei eta horien arteko zein haien arteko erlazioei. Gure helburua neskato-mutikoei eta emakume-gizonei elkar ulertzeko eta gure arteko elkarbizitza hobetzeko laguntza ematea da.

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza

Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Prestakuntza sexualitateen alorrean

Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileei zuzendua.
+ Prestakuntza

Sexu-aholkularitza

Egoera jakin batzuei aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenei zuzendua.
+ Aholkularitza

Sexu- eta bikote-terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten banakako zein bikoteei zuzendua.
+ Terapia

Esku-hartze sozio-komunitarioa

Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.
+ Esku-hartze sozio-komunitarioa

Komunitatearentzako zerbitzuak

Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.
+ Komunitatearentzako zerbitzuak

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Gure lantalde profesionalak Sexologiako Profesionalen Estatuko Elkarteak (AEPS) ezarritako kalitate eta gaitasun baldintzak betetzen ditu. AEPS Sexu-Osasunerako Munduko Elkarteko (World Association for Sexual Health, WAS) kidea da.

Hona gure azken albisteak.

Eta zu, nola laguntzen diezu zure seme-alabei mugikorra eta sare sozialak erabiltzen?

Gure seme-alabek Internet eta teknologia digitala ondo erabil ditzaten baliabide nahikorik al ditugu? Baliabide horiek falta direnean, familia askok debekua bide bakartzat erabiltzen dute. Hala ere, debekatzea ez da heztea, eta debekuaren bidez ez da lortzen adingabeek digitalaren erabilera arduratsua egiten ikastea. Artikulu honetan, hezkuntza arlo honetan lagungarri izan dakizukeen ideia batzuk aurkituko dituzu.

+ Irakurri gehiago