Komunitatearentzako zerbitzuak

Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.

Gure kolaborazioetako batzuk:

Sortu ginen unetik beretik gure apurtxoa eman nahi izan diogu sexualitateen arretari. Hori dela eta, ahal dugun guztietan unibertsitate-esparruarekin aritzen gara lankidetzan, eta gure apurra eskaintzen diogu auzo-bizitzari eta komunikabideei.

Hemen ikus ditzakezu gure kolaborazioetako batzuk

2015etik aurrera laguntza ematen diogu Sedra-FPFE buru duen Populazioa, garapena eta sexu- eta ugaltze-eskubideei buruzko Eusko Legebiltzar-taldearteko idazkaritza teknikoari.

EHU, eta IUNIVES-Camilo José Cela Unibertsitatean gradu eta masterreko titulazioetan diharduten ikasleentzako unibertsitate-praktikuma garatzen laguntzeko zentro kolaboratzailea gara.

“12 Nubes” programan parte hartu izan dugu; programa talde-hausnarketa eta herritarren parte-hartzea sustatzeko, eta hezkuntza formala eta ez formala lotzeko prestakuntza proposamen berritzaile eta inklusiboa da. Gasteiz, 2015-2018.

Besakada solidarioak: “16 km. uretan elkarrekin” erronka
Aholkularitza psikologikoa eman genien parte hartu zutenei.

Alde zaharreko Zaharraz harro auzoko jai autogestionatuetan parte hartu genuen lantegiak eskainiz, horien arten “Las diosas que hay en mí: diferentes formas de empoderarme como mujer” izenekoa, 2019an.

Gure inguruko komunikabideekin kolaboratu ohi dugu, batez ere Radio Vitoriarekin eta Alea euskaldunon aldizkaria.

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza

Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Prestakuntza sexualitateen alorrean

Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileei zuzendua.
+ Prestakuntza

Aholkularitza sexologikoa

Egoera jakin batzuei aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenei zuzendua.
+ Aholkularitza

Terapia sexuala eta bikote-terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten banakako zein bikoteei zuzendua.
+ Terapia

Esku-hartze sozio-komunitarioa

Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.
+ Esku-hartze sozio-komunitarioa