Bizitza dut akuilu, pertsonak…. gizon eta emakumeen aniztasuna!
Nire burua ezagutzen eta aberasten joan naiz hainbat esperientziek emandako bizipenen bidez, besteak beste: begirale Gurutze Gorrian, gazteen alorreko teknikari gazte-klubetan (Arianta aisialdiko elkartean), gorputz-adierazpeneko eta psikomotrizitateko begirale APDEMAn, hezitzaile Udalaren haur-eskoletan eta adingabeentzako etxebizitzetan.
Psikologia ikasten jarraitzearekin bat, klinikako laguntzaile eta gorputz-adierazpeneko teknikorako prestatu nintzen, “Mens sana in corpore sano”.
Bidean ikasitako guztiarekin, eta pertsona bakoitza ahalik eta ondoen senti dadin laguntzeko gogoz gainezka, abenturan batean murgildu nintzen beste lankide batzuekin batera, eta hortik sortu zen EMAIZE, 1993an.
Nire burua prestatzeko ahaleginari inoiz utzi gabe, Sexologiako Masterra egin nuen UHUNen (UNED gaztelaniaz); urrutiko hezkuntza izateak lagundu egin zidan nire alabaren hazkuntza, bikoteko harremana eta lana uztartzen, eta hiruez gozatu ahal izan nuen.
Gaur egun, EMAIZEko zuzendarietako bat naiz, eta kudeaketa- eta koordinazio-lanak egiten ditut bertan, batez ere terapiarekin zerikusia duen guztian.
Ikasten jarraitzen dut, ikasteko horretan arreta osoa jarrita, eta espero dut horrela jarraitzea aurrerantzean ere; orain artekoan 25 urtetik gorako bidea egin ostean, pribilegio hutsa iruditzen zait maite dudan horretara emanda bizi ahal izatea.
Ez diot inoiz utzi maila pertsonal zein profesionalean hazteari, eta hor jarraitzen dut, aldian-aldian neure burua pixka bat hobeto ezagutzen, eta bizitzaren une orori duen zukua ateratzen!