Maider García de Vicuña Quintana

mgv@emaize.com
945 265 896

Haur eta gazteen hezkuntzaren inguruan aritu izan naiz beti, alderdi formalean zein eskolaz kanpo eta arlo pertsonalean. Gauzak soiltasunez eta jakin-minez planteatzen lagundu dit horrek, eta haien interes eta beharrak baloratzen, baita sexualitateari dagozkienak ere.

Psikologian lizentziatu nintzen EHUn, gero Sexologian espezializatzeko asmoarekin; 2002an egin nuen espezializazioa, Madrileko INCISEXen. Urte hartan bertan hasi nintzen Emaizen, non sexualitatea, idazkuntza eta pertsonen arteko harremanak uztartzea lortu dudan, alegia, nire grina handietako hiru. Zenbait proiektutan dihardut: Sexuen heziketa ikastetxeetan, lantegiak gazte klubetan eta elkarteetan, profesional, gizarte-eragile eta familientzako prestakuntza, amatasun eta aitatasun taldeak, emakumeen ahalduntzea, parte hartzea telebista-saio zein idatzizko komunikabideetan; azken alderdi horri dagokionez, Emaizek argitaratu eta sexualitatearen zenbait alderdi jorratzen dituen Sexualitatean xirikatuz liburuaren egileetako bat naiz.

Nire burua zuri ematea, horixe nahi dut, eta desirak gida gaitzala (Doctor Deseo).

Prestakuntza:

  • Psikologiako lizentzia. EHU, 1999.
  • Sexologian adituaren graduondoko ikastaroa. INCISEX (Alcaláko Unibertsitatea), 2002.
  • “Salud comunitaria y promoción de la salud” ikastaroa. ICEPSS fundazioa, 1999.
  • “Los equipos de atención primaria y su intervención en la infancia. Puericultura” ikastaroa. ICEPSS fundazioa, 2000.
  • Arabako Lautadako Kuadrillak antolatutako “Arabako Lautadako Berdintasunaren aldeko Eskualdeko Topaketa” eta “Berdintasunaren aldeko Eskualdeko Jardunaldiak” ekimenen antolakuntzako kidea eta parte hartzailea, 2011-2015.
  • Aukera-berdintasunari buruzko ikastaroa: Aplikazio praktikoa Gizarte Zerbitzuetan. Emakumearen Erakundea eta Aukera Berdintasunekoa, 2016.
  • Zenbait prestakuntza-saio Virginia Woolf Basqueskola-n: “Feminismo y transformaciones en política”, con Mari Luz Estebanen eskutik, “Acoso y violencia contra mujeres en la política local”, Silvia Sorianoren eskutik…
  • “Miradas contra la violencia sexual y de género” prestakuntza-ikastaroa, SEDRAk (Familia Plangintzako Estatu Federazioa) antolatua. 2021
  • 2003tik aurrera: Prestakuntza- eta ahalduntze-jarduerak emakume taldeekin
  • Euskara maila: EGA.

Lan-eskarmentua Emaize Sexologia Zentroan:

2003an hasita:

  • Sexuen heziketa: sexualitatearen, tratu onen eta emozioen gaineko programak eman dizkiet ikasle, irakasle zein familiei, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan.
  • Prestakuntza sexuen heziketan, familia, irakasle eta eragile sozialentzat.
  • Sexu-aholkularitza: laguntzailea Gasteizko Udaleko Gazteentzako Sexu-Aholkularitzaren jardueretan.
  • Amatasunen eta aitatasunen gaineko prestakuntza, bikote gazteei zuzenduta.
  • Argitalpenak: Sexualitatean xirikatuz liburuaren (Erein argit.) egileetakoa, eta artikulu idatziak, hilean behin, ALEA: euskaldunon aldizkarian 2016tik aurrera.