Miren Lopez de Arregi Lakuntza

mal@emaize.com
945 265 896

Gasteizeko Gizarte Langintza Eskolan burutu nituen lehenengo unibertsitate-ikasketak. Kubara egin nuen bidaia batek goitik behera ukitu ninduen, eta haren ostean Nazioarteko Garapena eta Lankidetzaren alorreko prestakuntza jaso nuen.

Hegoan, Bilbon. 24 urterekin Sexologia ikasketak nuen gogoa burutzeko aukera izan nuen, Madrilgo INCiSEXen, eta, behingoz, zertan lan egin nahi nuen jakin nuela sentitu nuen.

2006an hasi nintzen Emaizen lanean. Sexuen Heziketan egin dut ekarpenik handiena, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, eta baita horien familia eta irakasleekin zein hezkuntza-eragileekin ere. Gainera, gaur egun Hezkuntza arloa koordinatzen dut. Ama izateko nahia piztu zitzaidanetik, beste ikasketa- eta bizipen-bide bat ireki zitzaidan: ziklo menstruala eta ahaztua nuen nire ugaztun izaera. Horrez gain, erotikotasuna lantzen dut haurdunaldi edo erditu ondorengo prozesuak bizitzen ari diren emakume taldeekin eta bikoteekin.

Leku jakin batzuetara iristeko bide bakarrak soinua eta besarkada ditut.

Prestakuntza:

  • Gizarte Langintzan diplomatua, EHUn, 2003.
  • Aditua Nazioarteko Garapen eta Lankidetzan. Hegoa (EHU), 2004.
  • Sexologiako masterra INCISEXen (Sexologiako Institutua, Alcalá de Henaresko Unibertsitatea). Madril, 2007.
  • “Curso de Derechos Humanos desde una perspectiva del desarrollo” ikastaroa. Hegoa (EHU), 2004.
  • Aukera-berdintasunari buruzko ikastaroa: Aplikazio praktikoa Gizarte Zerbitzuetan. Emakumearen Erakundea eta Aukera Berdintasunekoa, 2016.
  • Samurtasun-lantegia. Zure sexualitatera hurbiltzen. Emeki 2020
  • Gorputzaren kontzientzia, laguntza- eta hezkuntza-prozesuetan aplikatua. 2021 – 2022
  • Euskaldun zaharra.
  • Euskara maila: C-1.

Lan-eskarmentua Emaize Sexologia Zentroan:

2006az geroztik:

  • Sexuen hezkuntza: Ikastetxeekiko koordinazioa. Sexualitatearen, tratu onen eta emozioen gaineko programak eman dizkiet ikasle, irakasle zein familiei, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan.
  • Amatasunen eta aitatasunen gaineko prestakuntza, bikote gazteei zuzenduta.
  • Prestakuntza gizon eta emakumeekin, hazkuntza erotikoko lantegietan.
  • Hezkuntza-eragileen (gurasoak, irakasleak eta gazte eragileak) prestakuntza, sexualitateen lanketaren gaineko lantegi ugaritan.
  • Komunitate-arreta: GAUEKOAK programaren baitan, sexu-informaziorako espazioaren dinamizatzailea, 2002-2009.