Prestakuntza sexualitateen alorrean

Irakasle, guraso elkarte, hezkuntza-eragile, teknikari, elkarte, unibertsitateko eta erakundeetako zerbitzuetako langileei zuzendua.

AURREZ AURRE ETA ONLINE

Prestakuntzari buruzko informazioa:

Kontuan hartuta sexuak eta sexuen arteko harremanak ulertzeko moduan denok eragiten dugula, garrantzitsua da hezkuntzan diharduten sozializazio-eragile guztiek kontuan har dezaten sexualitatearen inguruan zer nolako jarrera eta balioak helarazten dituzten. Hartara, hobeto egokituko dituzte beren eragin-eremura, eta kalitatezko sexuen heziketan ari direla bermatu ahalko dute.

EMAIZE sexologia zentroan kolektibo zehatzen beharretara egokitzen dugu gure prestakuntza-eskaintza (desgaitasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala –dibertsitate funtzionala-, gaixotasun kronikoak, migratzaileak, adinekoak…), eta formatu ezberdinetan (hitzaldiak, lantegiak…).

Unibertsitatearen alorrean, UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) Sexologia Sailean parte hartzen dugu.

Era berean, zenbait modulu eskaintzen ditugu unibertsitatean: EHUren Erizaintzako graduko Sexualitatea: Erizaintzaren ikuspegia ikasgaian Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan, 2012az geroztik, eta Kontrazepzioari eta Sexu- eta Ugalketa-Osasunari buruzko Iberoamerikar online masterrean, 2016az geroztik.

Erakunde laguntzailea gara EHUko Psikologiako graduko praktiketan, bai eta Sexologiari eta Aukera-berdintasunari buruzko zenbait masterretan ere.

Informazio gehiago, programa jakin baten inguruko txostena edo proiektu zehatz baterako aurrekontua eskatu nahi baduzue, jar zaitezte harremanetan Prestakuntzako lantaldearekin.

Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.

Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza

Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Aholkularitza sexologikoa

Egoera jakin batzuei aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenei zuzendua.
+ Aholkularitza

Terapia sexuala eta bikote-terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten banakako zein bikoteei zuzendua.
+ Terapia

Esku-hartze sozio-komunitarioa

Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.
+ Esku-hartze sozio-komunitarioa

Komunitatearentzako zerbitzuak

Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.
+ Komunitatearentzako zerbitzuak