EMAIZE Centro Sexológico – Sexologia Zentroa (S.L.) (aurrerantzean EMAIZE) zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da, eta datu horiek indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko direla jakinarazten dizu, pertsona fisikoen datu pertsonalen erabileraren eta zirkulazioaren inguruko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren (UE) arabera, hain zuzen.
DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna: EMAIZE Centro Sexológico – Sexologia Zentroa.
Helburuak:
- Hezkuntza, Formakuntza, Aholkularitza eta Sexu Terapia zerbitzuak ematea.
- Bezeroekin harreman komertziala mantentzea, eta gure zerbitzu eta produktuen inguruko mezuak bidaltzeas.
Legitimazioa: informazioa jasotzen duenak informazio hori jasotzeko interesa duela bermatzen duen kontratu bat egin beharra, eta Emaizeren datuak erabiltzeko arduradunaren interes legitimoa.
Hartzaileak: datuak ez dira hirugarren pertsona edo entitateen esku utziko, legeak hala behartu ezean.
Eskubideak: datuetara sartu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita informazio osagarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere.
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA
Zein da zure datuak erabiltzearen arduraduna?
EMAIZE Centro Sexológico – Sexologia Zentroa, Sozietate Mugatua (S.M). – IFK: 01330208
Bueno Monreal kalea 1, behea, 01001 Vitoria-Gasteizen kokatua.
Telefonoa 945 265896
Datuen Babeserako Delegatuarekin harremanetan jartzeko: protecciondatos@emaize.com.
Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zurekin harreman komertziala mantentzeko baino ez dira erabiliko zure datu pertsonalak, eta, modu horretan, gure enpresak eskainitako zerbitzu komertzialak, administrazio-zerbitzuak, fiskalak, kontabilitatekoak, juridikoak, komunikazio-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak kudeatu ahal izateko.
Era berean, EMAIZEk eskaintzen dituen hezkuntza, aholkularitza eta formakuntza zerbitzuei buruzko promozioak eta iragarkiak bidaltzeko erabiliko dira zure datuak, betiere sexualitatearekin lotutakoak (inoiz ere ez dira zure datuak erabiliko EMAIZE-rekin zerikusirik ez duen publizitate edukiak bidaltzeko).
EMAIZEK isilpean gordeko du informazioa, eta helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako baino ez du erabiliko; gerora ere ez du informazioa helburu horiekin bateragarriak ez diren xedeetarako erabiliko. Datu pertsonalak jaso eta gerora, datu horiek hasierakoaz bestelako helbururen baterako erabili nahi badira, pertsona interesatuari helburu berri horri buruzko informazioa eta beharrezko bestelako informazioa emango zaio, datuak helburu berri horretarako erabili baino lehen.
Zein da zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa?
Harreman komertziala mantendu ahal izateko zure datu pertsonalak erabiltzea legitimatzen duen oinarri juridikoa pertsona interesatua parte den kontratu bat da, baita datuen erabilerarako delegatu-arduradunaren interes legitimoa ere, promozio eta publizitate mezuak bidaltzeko.
Eskatzen dizkizugun datuak aproposak, egokiak eta beharrezkoak dira, eta inola ere ez zaude datuak ematera behartuta, Terapia eremuan izan ezik, non onarpen dokumentu bat dagoen.
Zenbat denboran zehar gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Harreman komertziala mantentzeko ematen dizkiguzun datu pertsonalak harreman komertzialak irauten duen artean gordeko ditugu, baita gerora ere, legeak ezartzen duen epean. Promozio edo publizitate mezuak bidaltzeko emandako datuak, berriz, pertsona interesatuak onarpena ezeztatu arte eta/edo bere aurkaritza eta/edo ezeztatze eskubideak egikaritu arte gordeko dira.
Zein hartzaileri bidaliko zaizkio zure datuak?
EMAIZE-k ez dizkie zure datuak hirugarrenei bidaliko, legeak hala behartu ezean eta/edo zure berariazko baimenarekin.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
EMAIZE-n berari eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea du edozein pertsonak. Datuen inguruan egikari ditzakezun eskubideak ondorengoak dira:
- Sarbide, zuzentze edo ezeztatze eskubideak: zure datuetara sarbidea izateko, datuak okerrak direnean zuzenketa eskatzeko edo datuak ezabatzeko eskubidea duzu, esaterako, datuak bildu ziren helbururako dagoeneko beharrezkoak ez direnean.
- Aurkaritza eskubidea: egoera jakin batzuetan zure datuak erabiltzearen aurka ager zaitezke. EMAIZEk datuak erabiltzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean edo erreklamazio posibleen erabilera edo defentsa egin behar denean izan ezik.
- Zure datuak eramateko eskubidea: automatizatuta dauden zure datu pertsonalak adierazten diguzun beste edozein enpresari emateko edo bidaltzeko eska dezakezu, formatu egituratu, ulergarri eta automatizatu batean.
- Erabilera mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan zure datuen erabilera mugatzeko eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defentsarako baino ez ditugu erabiliko.
- Banakako erabaki automatizatuen xedea ez izateko eskubidea
Nola erabil ditzakezu eskubide hauek?
Datu pertsonalen babeserako eskubideak gauzatu ahal izateko, idatzizko ohar bat bidal diezaiokezu EMAIZEri ondorengo helbidera, “PROTECCIÓN DE DATOS” erreferentzia jarrita: Bueno Monreal kalea 1 behea, 01001 Vitoria-Gasteiz. Posta elektronikoz ere bidal diezaiokezu oharra Datuen Babeserako Delegatuari, protecciondatos@emaize.com helbidera idatzita. Bi kasuetan, NAN-ren edo balio bereko identifikazio dokumenturen baten fotokopia, izen-abizenak, eskaera zertan datzan, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea, data eta sinadura gehitu beharko dira. Legezko ordezkaritza bidez ere gauza ditzakezu zure eskubideak (desgaitasun, mendekotasun edo heriotza kasuetan); kasu horretan, pertsona interesatuaren NAN-az edo baliokideaz gain, ordezkariaren NAN-a eta/edo egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Eskatuz gero, eskubide hauek gauzatzeko inprimakiak bidaliko dizkizugu, zehazki zein eskubide gauzatu nahi duzun adieraz dezazun.
Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
Jasotako datu pertsonalak zuk zeuk edo zure entitateko ordezkari batek eman ditu, gure entitatearekin abiatutako harreman komertzialaren edo kontratuzko harremanaren harira.
Nire datuak ez direla modu egokian erabiltzen iruditzen bazait, non jar dezaket erreklamazioa?
Zure datuak ez direla modu egokian erabiltzen uste baduzu, EMAIZEko Datuen Babeserako Delegatuari (protecciondatos@emaize.com) edo Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidal diezazkiokezu zure erreklamazioak, bere webguneko egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es) edo posta arruntez ondorengo helbidera: Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril.
Zein informazio biltzen dugu?
Zurekin harremanetan jarri ahal izateko behar ditugun gutxieneko datuak dira eskatzen dizkizugunak. Terapiaren kasuan, egoera konkretu horretarako ezaugarri zehatzak azaltzen dituen onarpen dokumentu bat dago. Emandako informazio guztia benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela bermatzen du erabiltzaileak, eta datuak eguneratuta izateko konpromisoa hartzen du, unean uneko egoera errealarekin bat etor daitezen. Datu faltsu edo okerren erantzule bakarra erabiltzailea izango da, baita datu horiek eragin ditzaketen kalteen erantzulea ere.
Datu pertsonalen segurtasuna eta eguneratzea
Zure datuen segurtasuna babesteko helburuarekin, EMAIZEk datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela jakinarazten dizugu, besteak beste:
- Datu pertsonalak pseudonimizatzea eta zifratzea, hala dagokionean.
- Datuen erabilerarako sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, segurtasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia uneoro bermatzeko gaitasuna.
- Gertakari fisiko edo tekniko baten aurrean, datu pertsonalen erabilgarritasuna eta sarbidea berrezartzeko gaitasuna.
- Datuei dagozkien segurtasunerako neurri teknikoen eraginkortasuna erregularki ziurtatzeko, analisia egiteko, ebaluatzeko eta baloratzeko prozesu bat.