Behar duzun guztian lagunduko dizugu.:
Gurekin harremanetan jar zaitezke EMAIZEra deituta (945 265 896 telefonoa), edo zuzenean gure terapeuta-talde mistoarekin: Lourdes Pérez Jiménez (lpj@emaize.com) eta Eduardo Urzelai Quintana (euq@emaize.com).
Zerbitzuaren hartzaileak
Kezka sortzen dieten edo hobetu nahi duten ororen inguruan une batez geratu eta jorratu nahi duten norbanako zein bikoteak…
Hobeto sentitzeko laguntza behar duen pertsona oro.
Gure lan-ikuspegia
Edonori gerta dakioke une jakinen batean gaindituta sentitzea, galduta, holako edo halako inguruabarren aurrean (lan-presioa, desiraren galera, haurren hazkuntza), eta horien ondorioz ondoeza eragitea, nola norberari, baita norberarentzat garrantzitsuak diren pertsonei ere.
Nahiz eta antzeko egoerak bizi, bere era berezian erantzungo die gutako bakoitzak. Pertsona edo bikote orok holako edo halako baliabideak jar ditzake jokoan, horien bidez ahalik eta hobekien sentitu ahal izateko beharrezko diren aldaketak egin ditzan.
Terapia lagungarria da norberaren baliabideak egoki erabiltzen ezean, kanpoko norbaiten beharra dugunean. Halakoetan, laguntza profesionalak lortu nahi diren aldaketak –nola eremu pertsonalean, hala harremanen eremuan eta erotikoan– bultzatuko dituen denbora, espazioa eta estrategiak bideratzen ditu.
EMAIZEren jarduera-markoa sexologikoa da, eta gure eredu terapeutiko erreferentea, berriz, konponbideetan oinarritutako eredu sistemikoa. Ikuspegi horren arabera, pertsonak harreman- eta interakzio-testuinguru batean kokatzen dira, zeinean sortzen baitira bai zailtasunak, bai eta konponbideak ere. “Hemen”dik eta “orain”etik abiatuta egiten dugu lan, bi parametro horietan finkatuta eragin nahi dugun aldaketara eramango gaituen mugimendua aktibatzeko asmoz.
Jorratzen ditugun gaiak
Sexu-terapia:
Norbanaka zein bikoteka jorratzen ditugu izatearekin, desirekin, intimitateekin eta abarrekin lotutako zailtasunak.
- Sexu-identitatea (nor naiz, nola sentitzen naiz), transexualitatea
- Desiraren sexu-orientazioa (nor desiratzen dut): heterosexualitatea, homosexualitatea, bisexualitatea...
- Autoestimu sexuala eta autoirudia
- Kitzikapena
- Plazera sentitzea, orgasmoa sentitzea
- Erekzioa izatea eta/edo mantentzea.
- Desira erotikoa
- Eiakulazioaren kontrolik eza.
- Beldurra sarketari eta/edo mina sarketa-praktiketan
- Jokabide erotikoekiko lotsa eta/edo arbuioa.
- Norberaren nahiak eta beharrak identifikatzea eta adieraztea.
- Sedukzio-trebetasunak
- Sexu-esperientzia negatiboak eta/edo abusuzkoak.
● Bikote-terapia:
Bikotea –homosexuala zein heterosexuala– partaideen batura hutsa gainditzen duen eta zabalagoa den harreman-unitate gisa ulertzen dugu. Bertan hiru errealitate daude batera eta aldi berean: NI delakoa, ZU delakoa, eta GU delakoa. Zuen ondoan, “GU” delakoaren hobetzen lagunduko dizuegu.
- Bikotearen inguruneko desberdintasunen kudeaketa
- Komunikazioa
- Bizikidetza eta erantzunkidetasuna
- Denbora konpartituen kudeaketa
- Gatazkak kudeatzea (barnekoak eta/edo kanpokoak)
- Amatasun- eta aitatasun-prozesuak
- Jelosia, mesfidantza eta desadostasunak kudeatzea
- Banaketa eta hausturak
- Mendekotasun emozionala
Bereziki zuzenduta:
Banakoentzat
Bikoteentzat
Saioak izan daitezke:
Aurrez aurre
Modu telematikoan
Gure bermeak:
Konfidentzialtasuna
Pribatutasuna
Tratu profesionala
Profesionalak:
Tarifa:
Banakakoa: 67€ saioko
Bikotekoa: 82€ saioko
% 15eko deskontua
(1. saioa eta egoera berezietan.)
Zentro baimendua:
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren osasun-baimena. Erregistro-zenbakia: 01C.2.2.10036
Gehiago jakin nahi baduzu gure lan egiteko moduaz, zalantzaren bat kontsultatu nahi badiguzu, terapiarik egin nahi baduzu gurekin, edo interesik baduzu gure prestakuntza programen inguruan, ez ezazu gehiago itxaron. Zuri laguntzeko gaude.
Ezagutu itzazu gure zerbitzuak.

Sexu-hezkuntza
Sexuen hezkuntza kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteei zuzendua..
+ Hezkuntza

Prestakuntza sexualitateen alorrean
Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileei zuzendua.
+ Prestakuntza

Sexu-aholkularitza
Egoera jakin batzuei aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenei zuzendua.
+ Aholkularitza

Esku-hartze sozio-komunitarioa
Sexualitateak eta sexu-aniztasunaren aberastasuna ikusarazi nahi dituzten erakundeei zuzendua.
+ Esku-hartze sozio-komunitarioa

Komunitatearentzako zerbitzuak
Gizarte-hobekuntzari egiten diogun ekarpen altruista.
+ Komunitatearentzako zerbitzuak