• Skip to content
  • EU
  • ES
CONTACTA ONLINE o LLÁMANOS 945 265 896
HARREMANETARAKO ONLINE EDO TELEFONOZ 945 265 896

Emaize

Sexologia Zentroa - Centro Sexológico

  • Lehen orria
  • Emaize gara
  • Zerbitzuak
  • Pil-pilean
  • Harremanetarako
  • EU
  • ES

Inicio

Lehen orria

/ Zerbitzuak / Sexu- eta bikote-terapia

Sexu- eta bikote-terapia

Nori zuzendua: banakako pertsonei, bikoteei, familiei eta abarri.

Terapia lagungarria da norberaren baliabideak nahikoak ez direnean. Laguntza profesionalak denbora, espazio eta tresna jakin batzuk eskaintzen ditu, eremu pertsonalean zein harremanetakoan lortu nahi diren aldaketak sustatzen saiatzeko.

Banakako terapian, norbere burua gizon edo emakume gisa bizitzeagatik norberaren estimuan eragiten duten zailtasunak lantzen dira.

Bikote- eta familia-terapiari dagokionez, laguntza eskaintzen dugu komunikazio arazoei, negoziazio auziei, mugen kudeaketari, etxeko lanetako banaketa-desberdintasunei, desleialtasunari eta abarrei aurre egiteko.

Sexu terapiari dagokionez, desirekin eta topaketa erotikoetako intimitatearekin lotutako gaiak jorratzen ditugu. Sarritan jorratzen ditugun gaiak dira, besteak beste kitzikapena, erekzioa, eiakulazioa, plazera, orgasmoak, desirak, sexu-identitatea (transexualitatea…) eta desioaren orientazioa (homosexualitatea…).

EMAIZEren jarduera-markoa sexologikoa da, eta konponbideetan oinarritutako eredu sistemikoa gure eredu terapeutiko erreferentea, nahiz eta kontuan hartzen ditugun beste eredu asko ere. Hitza da erabiltzen dugun lan-tresna nagusia.

Bisiten maiztasuna bi irizpideren araberakoa izango da: batetik, terapia eskatzeko arrazoia, eta bestetik, delako pertsonak edo bikoteak nola kudeatzen duen irtenbidera daraman aldaketa.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeari jarraiki, terapia-saioetan konpartitzen den informazio guztia eta zentroan tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak erabat isilpekoak dira.

Deskontuak egiten dizkiegu sarrera urriko pertsonei eta langabezian dauden gazteei, baita lehen hitzorduan ere.

Gogora ezazu terapia alorreko lantaldea mistoa dela – Eduardo Urzelai eta Lourdes Pérez –, zuk zeuk aukeratu dezazun. Informazio gehiago behar baduzu, edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan terapia alorreko arduradunarekin edo eska egiguzu hitzordua.

Gure zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren osasun-baimena du. Erregistro-zenbakia: 01C.2.2.10036.

 

Kontsultatu gure zerbitzu guztiak

Hezkuntza

Sexuen heziketa kalitatez garatu eta eskaini nahi duten ikastetxe zein elkarteentzat. Gehiago jakiteko

Prestakuntza

Sexualitateak lantzeko tresnak behar eta nahi dituzten gizarte-eragileentzat. Gehiago jakiteko

Aholkularitza

Egoera jakin batzuei (hezkuntzan, elkarteen munduan…) aurre egiteko orduan zalantza pertsonal edo profesionalak dituztenentzat. Gehiago jakiteko

Terapia

Sexuaren edo bikote-harremanen alorretan zailtasun jakin batzuei aurre egiteko laguntza behar duten pertsona eta bikoteentzat. Gehiago jakiteko
Eta horrez gain...
Sexologiatik abiatuta teknologia berrietan trebatu eta aro digitaleko hezkuntza-erronkei aurre egiteko tresnak eduki nahi dituztenentzat.Gehiago jakiteko
Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Hemen

© 2019 EMAIZE
Sexologia Zentroa - Centro Sexológico

Bueno Monreal 1, bajobehea
01001 Vitoria-Gasteiz

945 265 896
emaize@emaize.com

Aviso legal • Política de privacidadLege oharra • Pribatutasun politika

  • Lehen orria
  • Emaize gara
  • Zerbitzuak
  • Pil-pilean
  • Harremanetarako
  • EU
  • ES
En EMAIZE utilizamos cookies propias y de terceros para que tengas la mejor experiencia de navegación personalizada. En nuestra política de cookies te contamos todos los detalles pero, en resumen, las utilizamos con finalidades estadísticas y de publicidad. Si continúas navegando, asumimos que las aceptas (que merece la pena por disfrutar de un contenido tan variado y de tanta calidad).
EMAIZEn gure Cookie propioak erabiltzen ditugu, pertsonalizatutako nabigazio esperientziarik onena izan dezazun. Emaize lege oharrean xehetasun guztiak ematen dizkizugu, baina, laburtuz, estatistikak ateratzeko erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertzen dugu. Eskerrik asko.
Estoy de acuerdo | Ados nagoPolítica de privacidad | Pribatutasun politika