Eta errealitatetik oso urrun dago ideia hori: gaur egun badakigu pertsona guztiengan dagoen alderdi hori lantzeak ongizate-iturria izateaz gain, ahalduntzea ere badakarrela autokontzeptu eta autoestimu hobea izatea eragiten digula. Gaixotasun mentalaren diagnostiko bat izateak ez du esan nahi emakume eta gizon izateari utziko diogunik, ezta gure sexualitateaz gozatzerik izango ez dugunik ere; garrantzitsua da bai diagnostikatutako pertsonek bai ez daudenek enpatizatzea eta beste pertsona batekin harreman erotikoa izateko aukera (harreman sentimental egonkor bat ezartzeko premiarekin edo beharrik gabe) eta bikotekidea izatea (hori nahi badugu). Gure burua bizitzea, partekatzea…, zoriontsuago egingo gaituen moduan da kontua. Bakoitzak bere izateko, sentitzeko, erlazionatzeko, maitatzeko modu bakarretik…
Hori dela eta, Emaizek gaixotasun mentala duten pertsonen senideen elkarteekin lankidetzan jardun du luzaroan, eta sexualitateen arretarako programak egin ditu erabiltzaileekin, familiekin eta profesionalekin, non sexuen heziketa, prestakuntza eta aholkularitza presente dauden. ASASAM elkartearekin izan genuen lankidetzaren emaitza izan zen hemen aurkezten dizuegun PROFESIONALENTZAKO GIDA. OSASUN MENTALEKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEN SEXUALITATEARI ARRETA EMATEA.
Espero dugu tabu hori hausten lagunduko duela eta gaixotasun mentala duten pertsonen errealitate sexuatua, sexuala eta erotikoa hobeto ulertzeko balioko duela.