Zure esku ere badago–También está en tu mano

Hemen aurkitu dezakezu egin dugun kanpainaren materiala; Gasteizko Udalarentzako egin dugu, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, eta Berdintasun Zerbitzuarekin koordinatuta.

Formatu digitalean egindako zenbait komikik eta unitate didaktikok (unitate bana komiki bakoitzeko) osatzen dute kanpaina. Eskura dituzte gazteentzako zein gazteekin diharduten eragileek. Komikietan lagun-talde gazte batek bizi dituen gorabeherak kontatzen dira, zenbait gairi buruz hausnarketa egiteko aitzaki: sexualitatea, sexu-aniztasuna, estereotipoak, pertsonen arteko harremana…

Komiki bakoitzean gai jakin bat jorratzen du, betiere Gasteizen kokatuta. Amaiera irekia dute komikiek, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, unitate didaktikoek komikien agertzen diren gaiak jorratzen laguntzen dute.

 

Helburuak

  • Gazteak sexualitate aske, errespetuzko eta arduratsu baten alde sentsibilizatzea.
  • Harremanetan emakume gazteak ahalduntzea.
  • Sexualitatearen alorrean gazteentzat dauden baliabideak ezagutaraztea.

1. komikia: Astebururako plana

Gaia: Harreman erotiko konpartituak, eta emakumeen plazera.

2. komikia: Egun pasa igerilekuan

Gaia: Edertasun ereduak, eta norberaren gorputzaren onarpena.

3. komikia: Ezusteko bat WhatsApp bidez

Gaia: Bitarteko birtualetan hartu beharreko oinarrizko babes neurriak

4. komikia: Bikote ezin hobea

Gaia: Bikote ezin hobearen osagarriak, maitasun erromantikoaren eredutik harago

5. komikia: Asexoria ezagutzen

Gaia: dauden baliabideak, lehen koito harremanak ahalik eta positiboenak izan daitezen laguntzen duten faktoreak

6. komikia: Egun berezia

Gaia: Elkarrekin komunikatzeko modu desberdinak.

7. komikia: Lagun talde benetan aparta

Gaia: Aurreiritziak alde batean, aniztasunak dakarren aberastasuna bestean.

8. komikia: Kedada mutilekin

Gaia: Maskulinitate-ereduak, jazarpena sexu edo generoagatik.

9. komikia: Eta zu, nola moldatzen zara?

Gaia: Jaietako aisialdi eta jai guneetan modu sanoan ligatzea.

10. komikia: Sexuak, drogak eta kontu txarrak

Gaia: Drogak eta arriskuko jokaera erotikoak; drogen eragina plazeraren erantzun fisiologikoan.

11. komikia: Niremugikorra, nireespazioa

Gaia: Maitasun erromantikoari buruzko mitoak garai digitalean, eta mugikorraren erabileraren kudeaketa bikote-harremanetan.

12. komikia: Bion gustura, biokgustura

Gaia: Desira erotikoen adierazpena eta adostasunaren bilaketa elkartze erotikoetan.

13. komikia: Nor da “benetako”?

Gaia: Sexu- eta genero-aniztasuna (identitatea, desira erotikoaren orientazioa sexuala).

14. komikia: ElkarZainduaz

Gaia: Arrisku-jarduerak, kontrazepzioa, STI – Sexu-Transmisioko Infekzioak (edo Genitalen Bidezko Infekzioak, GBI) eta Babesteko erantzukizuna.